Gloucestergo katedrala edota San Pedro eta Trinitate Santu eta Banatuezinaren katedrala (ingelesez Gloucester Cathedral edo Cathedral Church of St Peter and the Holy and Indivisible Trinity) Ingalaterra mendebaldeko Gloucestershire konderriko Gloucester hirian dagoen katedral bat da. San Pedroren omenez sagaratua dago.
Historia
Leku honetan gutxienez 1300 urtez kultua edo gurtzea burutu izan da. 679an Mercia erresumako Osric printzeak fundatu zuen. 1089an Gilen Konkistatzailea erregeak gaur egungo eraikinaren eraikuntza lanei ekiteko agindua eman zuen. 1541an Henrike VIII.a Ingalaterrakoak bertako abadetxea desegin eta Gloucestergo elizbarruti anglikar berria sortarazi zuen.
Zinema
Bitxikeri gisara, Harry Potter pertsonaiari buruzko filma ugariren eszenak bertan filmatu izan dira, eraikin honen barnealdeak Hogwarts ikastetxea islatzeko balio izan zuelarik.
Irudiak
Kanpo estekak