Glosarioa idatzizko lan batean erabilitako hitzak eta horien esanahiak zehazten dituen zerrenda bat da. Arlo jakin batean erabiltzen diren erdal terminoen itzulpenak jasotzen dituen zerrenda ere izan daiteke; hala nola marketin-glosarioa eta kimika-glosarioa, etab. Maiztasun gutxiko terminoen bildumak izan ohi dira.
Euskaraz ezagutzen den glosariorik zaharrena Aymeric Picaud (Parthenay-le-Vieux, XII. mendea) monje, idazle eta erromes frantziarrarena da. Codex Calixtinus edo Liber Sancti Jacobi eskuizkribuan, Donejakue bidea egiteko oharrak ematen zituena.
Kanpo estekak