Kantoiak 684 km2 ditu eta 36.400 biztanle (1986). Gehienak hizkuntzaz alemaniarrak (alemanikerazkoak hain zuzen ere) dira, eta protestanteakkatolikoak baino gehiago dira. Eskualde osoa Alpe mendietan dago; Tödi (3.622) da mendi gorena. Linth ibaia eta haren adarrak igarotzen dira Glaristik. Basoek eta larreek nekazaritzak baino garrantzi handiagoa dute. Ehungintza eta gaztagintza dira industria jarduera nagusiak.
Historia
1352an sartu zen Glaris Konfederazio Helbetziarrean. Zwingli erreformazalea bertako apaiz izan zen 1506tik 1516ra bitartean, eta Glarisen protestantismoa nagusitu zen. Zwingliren aldekoak 1564an egotzi zituzten katolikoek, baina hala ere ez ziren bukatu protestanteen eta katolikoen arteko lehiak administrazioan. 1836ko konstituzioak konpondu zuen auzia.
Udalerriak
2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, Landsgemeinden hala adostuta, kantonamenduko antzinako 25 udalerriek 3 bilakatu ziren: