Girard Desargues (Lyon, Frantzia, 1591ko otsailaren 21a - ib., 1661eko urria) ingeniaria eta matematikaria izan zen. Lan handia egin zuen matematika alorrean. Harena da Desarguesen teorema izenaz ezagutzen dena. Era berean, ikerketa sakonak egin zituen sekzio konikoei eta hirukiei buruz; azterketa horietan oinarrituta landu zuen Ponceletek bere teoria irudi homologikoei buruz.
Lan aipagarriak: Traité de la section perspective (1636). Brouillon projet d´une atteinte aux événements des rencontres d´une cône avec un plan (1639). Azken liburu horretan geometria proiektiboaren oinarriak idatzi zituen, eta lan horrek eragin handia izan zuen Pascalengan.
Izendapenak
Ilargian dagoen Desargues (kraterra) bere omenez izendatu zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak