2008ko urrian, BBK eta Kutxako arduradunek, bi erakundeak batzeko erabakia onartu zuten, PSOEkArabakoVital Kutxarekin ere bat egiteko jartzen zituen trabak ikusita. BBKko administrazio kontseiluak batzea onartu bazuen ere, Kutxako kontseiluko 100 konpromisarietatik 63k baino ez zuten baiezko botoa eman, fusioa onartzeko kontseilarien bi heren behar zirelarik. Bat-egitea beraz, bertan behera geratu zen.
Fusioa bertan-behera geratu ondoren, Kutxak Bizkaia eta Araban bulegoak zabaltzea erabaki du, ta 2009. urtearen hasieran Bizkaiko bere lehen bulegoa zabaldu zuen Durangon.
2011komartxoaren 23anBBK, Kutxa eta Vital Kutxako presidenteek elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten, horretarako hiru elkarteen jarduerak batuko dituen banku bat sortuz[1].
2011ko irailaren 23an Kutxaren batzarrean %92ak babesa eman zion kutxen bat egiteari, Kutxabank bankua sortzeko. Botazioan EAJ, PSE-EE, PP eta ezker abertzalearen ordezkariek fusioaren alde bozkatu zuten, eta Aralar, EB eta ELAk aurka bozkatu zuten. LAB abstenitu egin zen.[2]
2014kourriaren 24an, Kutxa ere banku fundazio bilakatu zen. Patronatuak 11 kide izango zituen, haien artean Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak hautatu ez zituzten ordezkariak. Protestak egon ziren kalean. Banku fundazio bihurtu beharrean, Kutxa fundazio arrunt bat bilakatzeko eskatu zuen diputazioak, horrela errazago bermatuko zelako Kutxaren gaineko kontrol soziopolitikoa, eta hark Kutxabanken zituen akzioak esku pribatuetan ez erortzea. EH Bilduk gogor salatu zuen Gipuzkoako Aldundiaren proposamena ez eztabaidatzeko erabakia[3].
Azaroaren 20an, Xabier Iturbe izendatu zuten fundazioko presidente. Bestalde, Jose Miguel Martin presidenteordea izango zen, eta Carlos Ruiz, berriz, zuzendaria[4].