Ghosts 'n Goblins (euskaraz: «Mamuak ta Iratxoak»), Capcom japoniar konpainiaren arkade bideo-joko bat da. 1985ean merkaturatu zen eta Tokuro Fujiwara, Toshio Arima eta Masayoshi Kurokawak diseinatu zuten, musika Ayako Morik konposatuz.
Bideo-jokoen historiako arrakastatsuenetako bat izan zen, jarraipen ugari izanez, tartean Ghouls 'n Ghosts (1990)
Bertan, Sir Arthur deritzon zaldun babesdun gizaseme bat kontrolatzen da, lantzak, labanak, suziriak, aizkorak eta bestelako armak jaurtitzeko gaitasuna du, haiekin aurrean agertzen zaizkion zonbi, deabru, mamu eta gainontzeko izaki gaiztok akatuz mailaz igaro beharko du. Zaldunak bi kolpe jasateko gaitasuna du, lehenegoarekin babesa galdu eta bigarrenarekin bizitza galtzen du. Dener hiru bizitza ditu.
Kanpo estekak