Iñaki Williams futbolari bilbotarrak aita ghanarra du eta horren bidez Ghanako selekzioarekin jokatzeko hautua egin zuela adierazi zuen 2022ko uztailean. Debuta 2022ko irailaren 23an egin zuen Brasilen aurka jokaturiko lagunarteko partidan. 2022ko Qatarko Munduko Txapelketan jokatu zuen.