Gernu-aparatuaren jatorri enbriologikoa

Desberdintze sexuala eman aurreko enbrioi baten organo urogenitalen diagrama. Korda genitala gc. gisa agertzen da.
* 3. Uretra.
* 4. Gernu-puxika.
* 5. Urakoa.
* cl. Kloaka.
* cp. Klitoria edo zakila bilakatzen den elebazioa.
* i. Hestearen behealdea.
* ls. Ezpain handiak edo eskrotoa sortuko duen integumentuaren tolesa.
* m, m. Müllerren hodiak elkartuta Wolffen hodietaraino.
* ot. Obarioak edo barrabilak sortuko dituen gonaden eremua.
* ug. Sinus urogenitalis.
* W. Ezkerreko gorputz Wolffiarra.
* w, w. Ezker eta eskubiko Wolffen hodiak.

Gernu-aparatua gernua ekoizteaz, metatzeaz eta garraiatzeaz arduratzen den gorputzeko aparatua da. Sistema honek atal desberdinak ditu: bi giltzurrun, bi ureter, gernu maskuria, bi muskulu esfinter eta uretra.[1][2]

Gernu-aparatua bitarteko mesodermotik eratzen da, enbrioi barruko mesodermoaren mesodermo paraxialaren eta alboko mesodermoaren artean kokatzen den geruzatik hain zuzen ere. Lepoko eta goiko toraxeko eskualdetan bitarteko mesodermoa segmentatu egiten da, eta bertatik sortzen diren mesodermoaren segmentuak nefrotomak dira. Gainerako eskualdeetan, hau da, beheko torax, gerri eta sakro eskualdeetan, bitarteko mesodermoa ez da segmentatzen eta eratzen den egitura kordoi nefrogenoa da.

Bi motako egitura hauetatik (nefrotometatik eta kordoi nefrogenotik) garapenean zehar ditugun hiru gernu sistema desberdinak sortuko dira: pronefrosa, mesonefrosa eta metanefrosa.

Hiru sistema hauetan bi azpisistema desberdin aurkitu daitezke. Batetik, sistema iraizlea, nefronek osatua; eta bestetik, sistema biltzailea, unitate iraizleek sortzen duten gernua garraiatzeko erabiltzen dena. Gernu sistema bakoitzean beraz, sistema iraizle jakin bat eta sistema biltzaile jakin bat agertzen dira.

Motak

Pronefrosa

Gernu sistema goiztiarra da eta lepoko mailan garatzen da, bertan dauden nefrotometatik zehazki. Nefrotoma hauen bitarteko mesodermotik giltzurrun tubuluak (nefronak) eratzen dira, pronefrosaren unitate iraizleak izango direnak. Hauek, aldi berean, pronefrosak duen hodi biltzaile baterantz zabaltzen dira, azken hau sistema biltzaileko atala izanik.

Garapenaren 4. astearen hasieran sortzen da pronefrosa eta aste beraren amaierarako guztiz desagertzen da, beste gernu sistema bat garatzen hasten delako: mesonefrosa.

Mesonefrosa

Enbrioi aroan agertzen den bigarren gernu sistema da. Torax mailan eta goiko hiru gerri mailetan garatzen denez, bai nefrotometatik bai kordoi nefrogenotik dator.

Sistema iraizlea

Nefrotomen bitarteko mesodermotik giltzurrun tubuluak edo nefronak (egitura iraizleak) eratzen dira. Nefrona hauen muturrak kontaktuan jartzen dira glomeruluarekin (aorta arteriatik sortutako adarretako kapilar mataza batekin). Bestalde, glomeruluarekin kontaktuan dagoen nefronaren atal txikia Bowman kapsula izango da. Nefronen beste muturra irekita egongo da, hodi biltzailearekin lotuta hain zuzen ere.

Sistema biltzailea

Mesonefrosaren hodi biltzailea Wolfen hodia izenarekin ere ezagutzen da. Wolfen hodi hau beheko aldetik hasierako sinu urogenitaleraino heltzen da.

Garapenean zehar, mesonefrosaren egitura gehienak desagertu egiten dira hodi biltzailea eta mesonefrosaren beheko giltzurrun tubuluak izan ezik. Izan ere, hauetatik egitura desberdinak eratuko dira.

Metanefrosa

Mesonefrosa desagertu baino lehen, garapenaren hirugarren astean, hirugarren gernu sistema garatzen hasten da eskualde pelbikoan: metanefrosa. Bertan, berriro ere, bi sistema desberdintzen dira.

Sistema iraizlea

Nefrona

Hodi biltzailea metanefrosaren bitarteko mesodermoan sartzen da eta sartzean sistema biltzaile horrek bitarteko mesodermoa induzitzen du. Ondorioz, bitarteko mesodermoan giltzurrun xixkuak sortzen dira eta xixku hauetatik metanefrosaren giltzurrun tubuluak sortzen dira, hots, giltzurrunetako nefronak. Nefrona hauetaraino giltzurrun arterietatik irtendako adarrak iristen dira, horiek adarkatu eta glomerulak (matazak) sortzen dituzte. Metanefrosean sortzen diren giltzurrun tubulu horietan atal desberdinak bereizten dira:

Glomerularekin kontaktatzen duen atala Bowman kapsula izango da. Bowman kapsularen jarraipena hurbileko hodi bihurgunetsua da eta hau, aldi berean jarraia izango da Henleren lakioarekin (beheranzko eta goranzko atalak bereizi). Henleren goranzko atalak berriz, urrutiko hodi bihurgunetsuarekin jarraitzen du eta honek, hodi biltzaileekin edo Wolf hodiekin kontaktatzen du.

Nefronek odola filtratzeko glomeruluarekin kontaktatu behar dute. Aldi berean, glomeruluak Bowman kapsularekin batera giltzurrun korpuskulua deritzon egitura osatzen dute.

Sistema biltzailea

Hodi mesonefrikoaren urrutiko ataletik ebaginazio bat sortzen da, eta ebaginazio hau ureter kimua edo ureter hastapena izango da. Hastapen hau hazi egiten da eta metanefrosaren bitarteko mesodermoan sartzen da (blastema metanefrikoan). Bertan, poliki-poliki ureter hastapena adarkatu eta behin betiko giltzurrunaren sistema biltzailea garatuko da.

Blastema metanefrikoan sartzean, ureter hastapenaren urrutiko atala handitu egiten da eta handipen hori giltzurrunaren pelbisa izango da. Pelbis hori berriro adarkatu eta hurrengo 4 adarkadura belaunaldietan kaliza handiak sortzen dira (normalean giltzurrunetan 2,3,4 kaliz handi). Kaliza handi hau adarkatzen jarraitzen da eta sortzen diren hurrengo adarkadurak, kaliza txikiak izango dira. Kaliza txikietatik irteten diren adarkadurek, giltzurrunetan dauden gainerako hodi biltzaileak sortuko dituzte. Hodi biltzaile horiek giltzurrunaren muinetik sartu eta giltzurrunaren kortexera iristen dira.

Giltzurruna

Garatutako giltzurrunetan 2 zati nagusi bereizten dira:

  • Muina. Giltzurrun piramideek osatzen dute
  • Kortexa. Muinaren gainean eta piramideen artean (Bertin zutabetan) kokatzen da.

Beraz, behin betiko metanefrosean (giltzurrunean) dauzkagun sistema biltzaileak eta iraizleak jatorri guztiz desberdina daukate:

  • Sistema iraizlea: nefronek osatzen dute, eta nefrona hauek atal desberdinak dituzte (Bowman kapsula → hurbileko hodi bihurgunetsua → Henleren lakioa → urrutiko hodi bihurgunetsua → sistema biltzailea). Bitarteko mesodermotik sortzen dira.
  • Sistema biltzailea: ureter kimutik osatzen da.

Giltzurrun garatuan bi motatako nefronak daude:

  • Kortikalak: giltzurrun kortxean kokatuta, kanpoaldean.
  • Yustamedularrak: piramideen aldamenetan kokatuta.

Giltzurrunetako nefronak batez ere zati kortikalean kokatzen dira, baina zenbait atal piramidetaraino heldu daitezke, eskuarki Henleren lakioak piramidearekin kontaktatzen du. Sistema biltzailearen kasuan,berdina gertatzen da, hau da, gune kortikalean kokatzen dira hodi biltzaileak, baina batzen diren heinean piramidetara heltzen dira. Piramidearen erpinetatik gernua kaliz txikietara helduko da eta bertan kaliz handiak zeharkatu ostean, giltzurrun pelbisetik sinu urogenitalera helduko da ureterren bitartez.

Metanefrosa edo behin betiko giltzurruna hasiera batean oso behean kokatzen da, beheko maila lunbarretan, sakro mailan eta maila kokzigeoan. Horregatik hasierako giltzurrunak abdomenaren ondoan sortzen dira, pelbisean hain zuzen ere. Gerora igotzen hasten dira eskualde lunbarrean kokatzeko. Igoera horren arrazoiak bi dira: alde batetik, fetuaren makurdura geroz eta txikiagoa da, eta bestetik, fetuaren eskualde lunbarra gehiago hazten da bere azpiko guneak (sakroa eta kokzigeoa) baino.

Giltzurrunak erretroperitonealak dira, hau da, peritoneo barrunbearen atzealdean kokatzen dira beti.

Metanefrosaren irrigazioa aortaren adar sakrotatik burutzen da maila pelbikoan. Garapenean zehar giltzurrunak gorantz doazenean, aortak maila abdominalean ematen dituen giltzurrun arterien bidez irrigatuko dira giltzurrunak. Hauek adarkatu egiten dira eta euren azken adarrek, arteriola aferentek glomerulua osatuko dute.

Gernu maskuria

Gernu maskuria

Mesonefros sistemaren hodi biltzailea edo Wolfen hodia sinu urogenitalera heltzen da, zehazki haren atal zabalera: gernu maskurira. Wolf hodiaren urrutiko ataletik ureter kimua eratzen da eta bertatik sistema metanefrikoa. Garapenean, hodi mesonefrikoaren urrutiko atalak gernu maskuriaren atzeko paretan gehitzen dira eta bertan itxuraz triangelua den egitura bat eratzen da, trigono besikala (bitarteko mesodermotik).

Giltzurrunen igoeragatik eta hodi biltzailearen urrutiko atalaren gehikuntzagatik, ureterrak eta hodi biltzaileak edo Wolfen hodiak independenteki iritsi eta irekitzen dira gernu maskurian. Zehazki:

Uretra prostatikoan ebaginazio ezberdinak sortuko dira. Hauek uretraren inguruan prostata eratuko dute. Prostata beraz gizonezkoen gernu maskuriaren azpian kokatzen da, uretra prostatikoa inguratuz. Uretra prostatikoa trigonoaren beheko erpinetik ateratzen da hain zuzen ere.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «El aparato urinario y cómo funciona | NIDDK» National Institute of Diabetes and Digestive and Kidney Diseases (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. W., Sadler, T.. (2016). Langman, embriología médica. (13ª ed. argitaraldia) Wolters Kluwer ISBN 9788416353484. PMC 951098665. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).

Kanpo estekak

Read other articles:

Crocodyloidea Periode Kapur Akhir - Sekarang, 70–0 jtyl PreЄ Є O S D C P T J K Pg N Crocodylus niloticus (Buaya Nil)TaksonomiKerajaanAnimaliaFilumChordataKelasReptiliaOrdoCrocodiliaSuperfamiliCrocodyloidea Fitzinger, 1926 Subkelompok †Albertosuchus †Arenysuchus Crocodylidae †Crocodylus megarhinus †Mekosuchinae? lbs Crocodyloidea adalah salah satu dari tiga superfamili crocodylia, selain Alligatoroidea dan Gavialoidea, dan ini termasuk buaya. Crocodyloidea mungkin juga termasu...

 

Artikel ini bukan mengenai Dinasti Qin. Qin Awal Qin Awal, juga disebut Fuqin(苻秦)[1] (351-394) merupakan nama dari sebuah negara pada Zaman Enam Belas Negara di Asia Timur, terutama Tiongkok. Negara ini didirikan oleh pejabat Fu Jian dari dinasti Shi Le, suku Di, yang menyelesaikan penyatuan Tiongkok utara pada 376.[2] Ibu kotanya adalah Xi'an hingga kematian kaisar Fu Jian pada 385. Terlepas dari namanya, Qin Awal jauh lebih lambat dan kurang kuat dibandingkan Qin Akhir y...

 

This article may be too long to read and navigate comfortably. Consider splitting content into sub-articles, condensing it, or adding subheadings. Please discuss this issue on the article's talk page. (February 2024) Game program depicting the Brownie elf, the team's primary mascot in its successful early years. From the Browns' first game on September 6, 1946, against the Miami Seahawks. The history of the Cleveland Browns American football team began in 1944 when taxi-cab magnate Arthur B....

Japanese manga series and its adaptations Magic KaitoFirst tankōbon volume cover, featuring Kaito Kurobaまじっく快斗(Majikku Kaito)GenreAction, mystery[1] MangaWritten byGosho AoyamaPublished byShogakukanImprintShōnen Sunday ComicsMagazineWeekly Shōnen SundayDemographicShōnenOriginal runJune 10, 1987 – presentVolumes5 Anime television seriesDirected byToshiki HiranoProduced byMasahito Yoshioka, Mitomu Asai (1)Shuichi Kitada, Mitomu Asai, Takeshi Mizogam...

 

Синелобый амазон Научная классификация Домен:ЭукариотыЦарство:ЖивотныеПодцарство:ЭуметазоиБез ранга:Двусторонне-симметричныеБез ранга:ВторичноротыеТип:ХордовыеПодтип:ПозвоночныеИнфратип:ЧелюстноротыеНадкласс:ЧетвероногиеКлада:АмниотыКлада:ЗавропсидыКласс:Пт�...

 

Vittorio Erba Nazionalità  Italia Calcio Ruolo Attaccante Termine carriera 1950 Carriera Giovanili 192?-1930 Pro Patria Squadre di club1 1930-1931 Pro Patria0 (0)1933-1935 Legnano40 (5)1935-1936 GC Vigevanesi32 (2)1936-1937 Legnano24 (9)1937-1939 Pro Patria50 (8)1939-1940 Atalanta7 (2)1940-1942 Pro Patria30 (0)1943-1944 Lecco? (?)1946-1948 Perugia? (?)1946-1948 Seregno28 (0)1948-1950 Pro Lissone50 (0) 1 I due numeri indicano l...

American politician (1829–1908) Senator Allison redirects here. For other uses, see Senator Allison (disambiguation). William B. AllisonAllison in 1870Chairman of the Senate Republican ConferenceIn officeMarch 4, 1897 – August 4, 1908Preceded byJohn ShermanSucceeded byEugene HaleUnited States Senatorfrom IowaIn officeMarch 4, 1873 – August 4, 1908Preceded byJames HarlanSucceeded byAlbert B. CumminsMember of the U.S. House of Representativesfrom Iowa's 3rd d...

 

Questa voce sull'argomento calciatori statunitensi è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Ryan Sailor Sailor con i Washington Huskies (2021) Nazionalità  Stati Uniti Altezza 193 cm Peso 81 kg Calcio Ruolo Difensore Squadra  Inter Miami CarrieraGiovanili 2013-2016 Real ColoradoSquadre di club1 2016-2021 Washington Huskies49 (10)2017 Colorado Rapids U-230 (0)2022 Inter ...

 

この項目には、一部のコンピュータや閲覧ソフトで表示できない文字が含まれています(詳細)。 数字の大字(だいじ)は、漢数字の一種。通常用いる単純な字形の漢数字(小字)の代わりに同じ音の別の漢字を用いるものである。 概要 壱万円日本銀行券(「壱」が大字) 弐千円日本銀行券(「弐」が大字) 漢数字には「一」「二」「三」と続く小字と、「壱」「�...

2016年美國總統選舉 ← 2012 2016年11月8日 2020 → 538個選舉人團席位獲勝需270票民意調查投票率55.7%[1][2] ▲ 0.8 %   获提名人 唐納·川普 希拉莉·克林頓 政党 共和黨 民主党 家鄉州 紐約州 紐約州 竞选搭档 迈克·彭斯 蒂姆·凱恩 选举人票 304[3][4][註 1] 227[5] 胜出州/省 30 + 緬-2 20 + DC 民選得票 62,984,828[6] 65,853,514[6]...

 

At the outset of the United States, leg and underarm hair removal was not a common practice for women.[1][2][3] In fact, body hair had been viewed as a boon by Caucasian people,[2] and therefore removal was not an imported practice from European settlers into the United States.[1] The removal of armpit and leg hair by American women became a new practice in the early 20th century due to a confluence of multiple factors. One cultural change was the defi...

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada November 2022. Where Is Vidya BalanSutradaraSrinivas GuttulaProduserVenu Gopal Reddy[1]PemeranJyotii Sethi Prince CecilPenata musikKamran AhmedTanggal rilis 26 Juni 2015 (2015-06-26) NegaraIndiaBahasaTelugu Where is Vidya Balan adalah sebuah film ...

Tuhan Memberkati oleh artis Inggris Edmund Leighton, 1900: memperlihatkan ksatria berlapis baja meninggalkan istri/kasih sayang dia untuk perang. Bagian dari seri tentangCintaRed-outline heart icon Jenis-jenis cinta Afeksi Ikatan Patah hati Cinta yang penuh kasih Cinta konjugal Cinta bahaduri Pacaran Troubadour Jatuh cinta Persahabatan cross-sex romantis Zona pertemanan Keramahan Hubungan antar pribadi Intimasi Limerence Kecanduan cinta Cinta pada pandangan pertama Cinta segitiga Penyakit cin...

 

Mountain range in Nevada, United States Not to be confused with Ruby Range (disambiguation). For the Canadian volcano, see Ruby Mountain.This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Ruby Mountains – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (June 2024) (Learn how and when to remove this message)Ruby Mo...

 

English artist (1835-1919) Charles Jones WayBorn(1835-07-25)July 25, 1835Dartmouth, Devon, EnglandDiedFebruary 13, 1919(1919-02-13) (aged 83)Lausanne, SwitzerlandEducationSouth Kensington School of Art, LondonSpouseMary Ker Thomson (m. 1869) C. J. Way (Charles Jones Way) RCA (July 25, 1835 – February 13, 1919) was an English artist who travelled to North America to discover scenery for his landscape and seascape paintings. Besides scenic views of Canada and the ...

Voiceless velopharyngeal fricativeʩEncodingEntity (decimal)ʩUnicode (hex)U+02A9 Image Voiced velopharyngeal fricativeʩ̬ Voiceless velopharyngeal trill𝼀ʩ𐞪EncodingEntity (decimal)𝼀Unicode (hex)U+1DF00 Image The velopharyngeal fricatives, also known as the posterior nasal fricatives, are a family of sounds sound produced by some children with speech disorders, including some with a cleft palate, as a substitute for sibilants (in English, /s, z, ʃ, ʒ, tʃ, dʒ, tr...

 

Cat Aficionado AssociationLogo CAASingkatanCAATanggal pendirian3 Maret 2001Tujuanuntuk mempublikasikan dan memajukan ras-ras kucingLokasiBeijing, TiongkokWilayah layanan Negara-negara di AsiaSitus webTidak ada Cat Aficionado Association (atau CAA,[1] bahasa Indonesia: Perhimpunan Pencinta Kucing) adalah organisasi pendaftaran ras kucing terbesar di Tiongkok yang diakui secara internasional dalam hubungannya dengan American Cat Fanciers Association (ACFA) sebagai pendaftaran ras kucing...

 

Wikimedia list page This is a dynamic list and may never be able to satisfy particular standards for completeness. You can help by adding missing items with reliable sources. This is a list of things named after Bangabandhu Sheikh Mujibur Rahman, founding leader of Bangladesh, the first and fourth President and second Prime Minister of the country (1971–1975).[1] This list includes proposed name changes. Agencies Bangabandhu Aeronautical Centre in Dhaka Bangabandhu Hi-Tech City in G...

Nicolas Todt Nicolas Todt (Le Chesnay, 17 novembre 1977) è un procuratore sportivo e imprenditore francese, figlio dell'ex Team Principal Ferrari ed ex presidente FIA, Jean Todt. Indice 1 Biografia 2 Carriera 3 Palmarès come direttore dell'ART Grand Prix 4 Note 5 Altri progetti 6 Collegamenti esterni Biografia Nicolas Todt è manager di diversi piloti, tra i quali Charles Leclerc e Mick Schumacher che corrono nella Formula 1, e di ex piloti che hanno corso nella massima serie come Pastor Ma...

 

Railway station in Otaru, Hokkaido, Japan This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Otaru-Chikkō Station – news · newspapers · books · scholar · JST...