Gerard Batliner

Gerard Batliner


Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1978ko abenduaren 5a - 1982ko apirilaren 1a
member of the Landtag of Liechtenstein (en) Itzuli

1974 - 1982
Liechtensteingo Lehen Ministroa

1962ko uztailaren 16a - 1970eko martxoaren 18a
Alexander Frick - Alfred Hilbe
Bizitza
JaiotzaEschen1928ko abenduaren 9a
Herrialdea Liechtenstein
HeriotzaEschen2008ko ekainaren 25a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea
HizkuntzakLiechtensteinisch (en) Itzuli
Standard High German (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, legelaria eta abokatua
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Fortschrittliche Bürgerpartei

Gerard Batliner (Eschen, 1928ko abenduaren 9aibidem, 2008ko ekainaren 25a) liechtensteindar politikaria izan ze. Liechtensteingo lehen ministroa izan zen 1962tik 1970era.

Zuzenbidea ikasi zuen Zürichen, Friburgon eta Parisen, eta 1957an doktoratu zen. 1956tik abokatu izan zen Vaduzen, eta Liechtensteingo Elkarte Akademikoaren sortzaileetako bat izan zen 1951n.

Zaharren aseguru-etxeko administrazio-kontseiluko kide izan zen 1959tik 1962ra, Herritarren Alderdi Aurrerakoiaren lehendakariorde 1958tik 1962ra eta Eschengo alkateorde 1960tik 1962ra.

1962ko uztailean lehen ministro bihurtu zen Alexander Frickek dimisioa eman ondoren. Gainera, Kanpo Arazoetako, Finantzetako, Hezkuntzako eta Kulturako ministerioak zuzendu zituen. Liechtenstein Europako Kontseiluan sartzea erabaki zuen, eta gizarte-ongizateko legeak onartu zituen. 1970eko hauteskundeen ondoren dimititu zuen.

1973an Liechtensteingo Ingurumena Babesteko Elkartearen sortzaileetako bat izan zen. 1974an politikara itzuli zen eta diputatu izan zen urte hartatik 1982ra arte. 1974tik 1977ra Liechtensteingo parlamentuko lehendakari izan zen, eta, ondoren, bertako presidenteorde 1978tik 1982ra.

1978tik 1982ra Liechtensteinek Europako Kontseiluan zuen ordezkaritzako kide izan zen. Giza Eskubideen Europako Batzordeko kide ere izan zen 1983tik 1990era, eta Veneziako Batzordekoa 1991tik 2003ra.

2003an, printzearen botereak handitzeko konstituzio-erreformaren aurka agertu zen.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.