Alexander Frick

Alexander Frick

member of the Landtag of Liechtenstein (en) Itzuli

1966 - 1974
Liechtensteingo Lehen Ministroa

1945eko irailaren 3a - 1962ko uztailaren 16a
Josef Hoop - Gerard Batliner
Bizitza
JaiotzaSchaan1910eko otsailaren 18a
Herrialdea Liechtenstein
HeriotzaSchaan1991ko urriaren 31 (81 urte)
Jarduerak
Jarduerakabokatua, irakaslea, politikaria eta gobernuburua
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Fortschrittliche Bürgerpartei

Alexander Frick (Schaan, 1910eko otsailaren 18aibidem, 1991ko urriaren 31) liechtensteindar politikaria izan zen. Liechtensteingo lehen ministroa izan zen 1945etik 1962ra.

1925 eta 1929 bitartean irakasleak prestatzeko ikastaroetara joan zen eta gaitasun-ziurtagiria jaso zuen. 1929tik 1936ra printzerriko administrazio fiskaleko funtzionarioa izan zen, eta 1936tik 1945era presidente izan zen. 1931. urtean, Liechtensteingo scoutak sortu zituen, eta Liechtensteingo Batzorde Olinpikoko presidentea izan zen 1935etik 1937ra. Horrez gain, herrialdeak 1936ko Udako Olinpiar Jokoetan zuen ordezkaritzaren burua ere izan zen.

Herritarren Alderdi Aurrerakoiko kide izan zen eta 1945eko irailean lehen ministro bihurtu zen Josef Hoopek dimisioa eman ondoren. Bere lehen erabakia Sobietar Batasunera Lehen Errusiar Armada Nazionaleko kideak aberriratzeari uko egitea izan zen. Sobietarren presioak gorabehera, militarrek azkenean asiloa jaso zuten Argentinan. 1949an Elhorn mendia Suitzari utzi behar izan zion. 1950ean Liechtenstein Nazioarteko Justizia Auzitegian eta Genevako Konbentzioetan sartu zuen. Herrialdearen hazkunde ekonomiko handia lortu zuen eta ongizate maila handiko estatu bihurtu zuen.

1962an dimisioa eman zuen osasun arrazoiengatik, baina 1966an politikara itzuli zen eta ordutik 1974ra diputatu izan zen. 1966tik 1969ra parlamentuko presidente izan zen.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.