Zuzenbidean lizentziatu zen eta ibilbide administratiboa Ginea Frantseseko bulego ekonomikoan hasi zuen. Bigarren Mundu Gerran parte hartu ondoren, hainbat kargutan aritu zen Frantziako kolonia afrikarretan.
Frantziako Nazio Biltzarreko kide, senatari eta eurodiputatu ere izan zen. 1975etik 1977ra Europako Legebiltzarreko lehendakaria izan zen.