Genichi Taguchi

Genichi Taguchi

Bizitza
JaiotzaTokamachi (en) Itzuli1924ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaJaponia2012ko ekainaren 2a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaQ11537362 Itzuli
Kyushu University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaZientzietako doktorea
Tesi zuzendariaToshio Kitagawa (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta estatistikaria
Enplegatzailea(k)Aoyama Gakuin University (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakMotosaburo Masuyama

Genichi Taguchi (田口玄一 Taguchi Gen'ichi) (Takamachi, Niigata, Japonia, 1924ko urtarrilaren 12012ko ekainaren 2a) ingeniari eta estatistikari bat izan zen, kalitatearen kudeaketan egindako ekarpenengatik ezaguna. Aldi berean, Taguchi metodoak, besteak beste saiakuntza-diseinua barnehartzen duen metodo estatistikoen bilduma bat, garatu izana zor zaio.

Bizitza

Kimono-industria zabala zuen Takamachi hirian jaioa, ehun-ingeniaritza ikasi zuen bere familiaren kimono-lantegian lan egin asmoz, 1942 urtea aldera estatistikarekiko interesa piztu eta Motosaburo Masuyama estatistikariaren gidaritzapean metodo estatistikoak ikasi zituen. 1948-1950 urteetan Japoniako Estatistika Matematikorako Institutuan lan egin zuen eta bertan penizilinaren ekoizpenaren inguruko ikerketak egiteagatik irabazi zuen ospea. Ondoren, enpresa probatuetan aritu zen lanean, Taguchi metodoak deritzenak garatuz. Egindako lanarengatik Deming saria irabazi eta 1965 Aoyama Gakuin Unibertsitatean irakasle lanetan hasi zen eta bertan iraun zuen 17 urtez. 1980ko hamarkadarako bere izena ezaguna zen Estatu Batuetan eta bertara joan zen bere metodoen berri ematera. Bere bizitzan zehar egindako lanarengatik, kalitatearen inguruko sari asko jaso zituen.[1]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Genichi Taguchi, American Society for Quality. 2010-01-23.