Maisu Zaharren Margoen Galeria (alemanieraz Gemäldegalerie Alte Meister) AlemaniakoDresde hiriko Zwinger jauregian dagoen Semper hegalean kokaturiko pinakoteka da. Pinakotekak 700 margo inguru ditu BerpizkundetikBarrokorainoko 700 bat margo ditu, hauek Saxoniako Hauteslerriko Augusto II eta Augusto III.ak bildu zituzten XVIII. mendearen lehen erdialdean. 1746an Augusto III.ak Modenako dukearen ehun margo erosi zituen, galeriak Europa guztian oihartzuna izan zuelarik. 1753an Rafael Sanzinoren Madonna Sixtina gehitu zitzaion bildumari.
Gemäldegalerie Alte Meister Dresdeko Estatu Arte bildumen oinarria da, Saxoniako Estatu Librearen jabetza.
Artistak
Pinakotekak berpizkundeko artista italiarren artelan nagusiak gordetzen ditu, hala nola, Rafael, Tiziano eta Giorgione. Manierismo eta Barrokoko beste arte lan batzuk ere baditu, baita Rembrandt eta bere jarraitzaileen XVII. Mendeetako herbereetako lanak eta Rubens, Jordaens eta Van Dycken lan flandiarrak ere. Alemaniarren errepertorioa Cranachtarren 58 margoez osaturik dago, museo batean bildutako saga honen margo bilduma handiena osatzen dutelarik.