Jordan Saxoniakoa (Dassel, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1176 – Siriako itsasaldea, 1237ko otsailaren 13a) alemaniar teologo eta domingotar fraidea izan zen. Predikatzaileen Ordenako bigarren zuzendari orokorra izan zen, Domingo de Guzmánen ostean. 1826an, Leon XII.a aita santuak dohatsu izendatu zuen[1]. Jaia otsailaren 13ean ospatzen da.
Erreferentziak