Gartzia Ramiritz Viguerakoa (? – 1005 eta gero eta 1030 baino lehen) Viguerako hirugarren eta azken erregea (1002 – 1030) izan zen.
Biografia
Ramiro Garzeitz lehendabiziko Viguerako erregearen bigarren semea izan zen.
991an Antso Ramiritz anaiarekin batera Antso Gartzeitz Iruñeko erregearen eskutitzetan agertu zen. Ez da ziurra anaiarekin batera errege-kidea zela edo 1002an anaia hil zenean Viguerako erresumaren errege bihurtu zela.
Bere erreinaldia ez da guztiz ezaguna: soilik agirietatik desagertu zen. Semerik ez zuenez, bera hiltzean, Viguerako Erresuma Iruñeko Erresumak berriro bereganatua izan zen, hau da Antso III.a Nagusiaren eskuetara.
Ezkontza eta seme-alabak
Gartzia Tota izeneko emaztea izan zuen:
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Erreferentziak
Bibliografia
- Cañada Juste, Alberto. "Un milenario navarro: Ramiro Garcés, rey de Viguera", Vianako Printze Erakundea, 42 (1982), 21-37. orr.
- Ubieto Arteta, Antonio. "Monarcas navarros olvidados: los reyes de Viguera", Hispania X (1950), 8-25. orr.
Kanpo estekak