Garai hartan, Leongo eta Nafarroako erresumetako eta Gaztelako konderriko buruzagiek familia loturak zituzten. Nafarroako monarkak Leongo Ramiro III.a adingabearen sostengu nagusia ziren.
Borroken bidez Almanzor mendean hartu ezinik, Antso Kordobara joan zen Almanzorrentzat opariak zeramatzala. Han sinatu zuten itunaren arabera, Antsoren alaba Urraka Almanzorrekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik Abderraman Antso jaio zen, gerora Hisham II.a Kordobako kalifarenhayiba izango zena. 993 urtean Gontzal semea Kordobara itzuli zen ituna bermatzera.