Iruñeko ErresumaErrioxa aldera (Naiara) eta hegoaldera (Ega harana eta Calahorra aldera) zabaldu zuen. Naiaran ezarri zuen bere Gortea. Honela aukera ekonomiko berriak sortu ziren erreinuan lur berriengatik eta sozialki mozarabiarrak eta Naiara eta Calahorrako hiritar kultura barneratu zen. Bere erreinaldian txanponak egiteari ekin zioten, hori egiteko lehendabiziko kristau erregea izanik. Gainera feudalismo babestu zuen bere lurraldeetan.
917anOrdoño II.a Leongoa aliatu eta kordobar armada menderatu zuen San Esteban de Gormazen. Kordobako Abd ar-Rahman III.ak, 924an "Iruñeko kanpaina" egin zuen Antso zigortzeko baina honek gudarostea mendi aldera eraman zuen lautadan gudu zabal bat ekiditeko eta Iruñea eta beste herriak emirraren esku utzi zituen honek sakea zitzan. Hala ere, ez zuen bere lurren boterea galdu, kanpaina bukatzean egoera lehengora itzuli baitzen[4].
In era DCCCCXLIIII surrexit in Panpilona rex nomine Sancio Garseanis. Fidei Xpi inseparabiliterque uenerantissimus fuit, pius in omnibus fidefibus misericorsque oppressis catholicis. Quid multa? In omnibus operibus obtimus perstitit. Belligerator aduersus gentes Ysmaelitarum multipficiter strages gessit super Sarrazenos. Idem cepit per Cantabriam a Nagerense urbe usque ad Tutelam omnia castra. Terram quidem Degensem cum opidis cunctam possideuit. Arbam namque Panpilonensem suo iuri subdidit, necnon cum castris omne territorium Aragonense capit. Dehinc expulsis omnibus biotenatis XX' regni sue anno migrauit a seculo. Sepultus sancti Stefani portico regnat cum Xpo in polo (Obiit Sancio Garseanis era DCCCCLXIIII (A marg.))[5]
944. eran (A. D.905) Antso Garzeitz izeneko errege bat agertu zen Iruñean. Kristorengan debozio apurtezina zuen gizona izan zen , fededunekin errukiorra eta zapaldutako katolikoekin gupidatsua. Zer gehiago? Beti gudari handi baten moduan aritu zen ismaeldarren aurka; sarrazenoei sarraski asko eginez. Bera zen Kantabrian gotorleku guztiak konkistatu zuena, Naiara hiritik Tuterara. Gainera Deioko eskualde guztia eta bere herriak okupatu zituen. Iruñeko "Arba" bere legearen azpian jarri zen, eta Aragoiko konderria bere gotorlekuekin batera konkistatu zituen. Azkenekoz, fedegabe guztiak bota ondoren, bere erreinaldiaren hogeigarren urtean mundu hau utzi zuen. San Esteban lurperatua, Zeruan Kristorekin batera erreinatzen du (Antso Garzeitz erregea 964. eran (925) hil zen (albo-oharra))