Gariposa
| Gariposa | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Tafalla |
| Koordenatuak | 42°33′22″N 1°41′00″W / 42.55616008°N 1.6834701°W |
![]() | |
| Indusketa | |
| Aurkikuntza-data | 2012 |
Gariposa edo La Gariposa, Tafallan dagoen leku bat da, K.a. I. mendeko erromatar castellum bateko aztarnak dituena.
2019an aurkitu zituzten[1] Tafallako hiribildutik 2,5 Km[2] ipar-mendebaldera dago, muino baten goialdean,[2] ingurunea kontrolatzeko aproposa. Aurkitutako elementuak erromatar hiribildua izan zitekeenaren eremuaren ekialdean daude. Eremu hori Nafarroako Arkeologia Inbentarioan mugatuta dago. Castellumak[oh 1] 9.068 metro koadro ditu, eta 3.000 harresituta daude.
Aurkitutako aztarnek esparru bat osatuko lukeen establezimendu egituratu bat da. Ez da baztertzen Gariposako eskortaren eremuan bigarren esparru bat edo gutxienez egitura arkeologikoak kontserbatzea. Hala ere, kontuan hartu behar da eskuragarri dagoen informazioa partziala dela, ez baitira egiaztatu hedadura osoa, egituren tamaina, kronologia eta abar, oraingoz, 2025ean, egiaztapen estratigrafikorik ez baita egin.[3]
Diseinu ia oktogonala du, oinplano trapezoidala, eta defentsa-sistemaren eta gelen berezitasunak identifikatzen dira bertan. Gutxienez dorre bi[2] ditu atxikita; bat mendebaldeko aldean, harresi barruan. Argi bereizten dira bi eremu: Iparraldean eraikinak daude – batzuk oinplano angeluzuzenekoak –, zoladurak, lauzadurak eta harrizko basamentuak dituztenak; eta hegoaldean, barneko eraikuntzarik gabeko eremu irekia.
Errepublika amaierako kronologia duten aztarnak dauden inguru batean kokatuta dago, eta garai hartako (K.a. II eta I. mendeak) izango zela uste da.
Vianako Printzea Erakundekio teknikariek diote, beste castellum batzuk baino "ondare-balio handiagoa" duela. Leku estrategiko batean jarri eta handik gutxira desmuntatu edo suntsitzen ziren castelliak ez bezala, Tafallakoa kanpamendu iraunkorra zen. Beraz, Erromatarren konkistaren garaiari buruzko informazio asko ematen du, eta Nafarroan dokumentatutako mota horretako lehena da. [4][5]
Erromatar Errepublika garaiko beste castellum bat, Kataluniako Camarasa, la Noguerakoa Monteró 1 izenekoa da, Tafallakoarekin antzekotasunak izan ditzakeenak.[6]
Oharrak
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Irisarri, A.. (2022-08-24). «Un castillo romano obliga a modificar el paso del TAV en Tafalla» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ a b c Asunción, Julio. (2023). La Gariposa. Yacimiento arqueológico. Tafalla. (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ «Kulturak Tafallan Gariposa inguruan agertutako arrasto arkeologikoak aztertuko ditu» Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Irisarri, A.. (2022-08-24). «Un castillo romano obliga a modificar el paso del TAV en Tafalla» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ «El Castellum de la Gariposa. Tafalla» Wikiloc | Munduko Ibilbideak (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ Principal, Jordi; Camañes, Pilar. (2015). Un edifici singular al "castellum" romanorepublicà de Monteró 1 (Camarasa, la Noguera), i l'urbanisme complex d'un post avançat del nord-est de la Citerior. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
