Garaizka arrunta (Adiantum capillus-veneris) Pteridaceae familiako iratze-mota da, iparralderako horma ospeletan hazten dena. Hosto-txortenak mehe luzeak, kolorez beltzak izaten ditu, ilearen antzekoak, puntan hosto-txiki berde biribil asko dutenak. Kareki ugariko lurra den leku hezeetan hazten da, zingira bazterretan eta ura darien harkaitzetan batez ere. Tropikoko eta beste eskualde epeletako lurraldeetan ere hazten da. Jarabea egiteko, eta herri sendagintzan eztula sendatzeko erabiltzen da.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak