Ganix Haltzueta Hirigoien[1], ezizenez Oihanzaina edo Donamarti[2] (Senpere, 1875eko ekainaren 15 – 1950eko irailaren 26) bertsolaria izan zen.
Biografia
Senperen jaioa, Amotze auzoko Donamartia etxean bizi izan zen. Pierre anaia ere bertsotan aritu izan zen. Oinarrizko ikasketak egin zituen eta lanbidez oihanzaina izan zen; hori dela eta, zuzenean debekatu ez bazioten ere, zeharka bertsotan era publikoan ez aritzeko presioak jasan zituen estatuaren administraziotik; horren ondorioz ez zuen 1935eko Bertsolari Txapelketa Nagusian -antolatutako lehenean alegia- parte hartu, Irabola herrikideak bigarren postua erdietsi zuen bitartean. 1918ko urtarrilaren 28an Elixabet Sangla arruetarrarekin ezkondu zen.[3] Bi seme izan zituzten, Pierre eta Antton.
Matxin Irabola lagun senpertarrarekin batera, Au Pays des Basques filmean (1930) agertu zen. Senpereko Herriko Etxean kontseilaria izan zen.
Lanak
Bat-bateko zein bertso jarrietan aritu izan zen. Senperen eta inguruko herrietako jaietan -Bera, Sara, Urdazubi, Zugarramurdi- sarritan ibili izan zen bertsotan, gehienbat Matxin Irabola auzokidearekin[4].
Bere bertsoetakoa Pantxoa eta Peiok kantatu dute, 2002ko Lapurtar koblariak diskoan[5].
Erreferentziak
Ikus, gainera