Franck Dolosor

Franck Dolosor

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune1977ko maiatzaren 26a (47 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Euskal Irrati Telebista
Izengoitia(k)Haltza

Franck Dolosor Laduche (Donibane Lohizune,[1] 1977ko maiatzaren 26a) euskal kazetaria da. Hedabide ugaritan egiten duen lanagatik ezaguna izateaz gain Senpere bere herriari buruzko ikerketa lan batzuen egilea da.

Biografia

Dolosortarrena Gipuzkoatik orain dela 6 belaunaldi Senperera joandako familia da.[2] Gurasoak Laurent Dolosor senpertarra eta Christiane Laduche azkaindarra ditu. Lehen ikasketak Senpereko San Josep eskolan eta Arretxea kolegioan egin ondoren, Donibane Lohizuneko Saint Thomas d'Aquin lizeoan eta Kanboko Xalbador lizeoan ikasi zuen.

Haltza ezizena Jean Pierre Dolosor Matxin Haltza bere aitona zenaren omenez darama.[3]

1996tik kazetari lanetan ari da.

2017an Baionako Gaskoi akademiako kide[4] izendatu zuten.

Hedabideetan

Kazetari euskaraz, espainieraz eta frantsesez aritu da; Dolosor lanean ibili den edo dabilen hedabideen artean hauek azpimarra ditzakegu:

Ikerketa liburuak

Senpere bere herriko bizilagunak protagonistak diren bi libururen egilea da:

  • Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari. Elkar, 2009. Herriko adineko 18 laguni (9 gizon eta 9 andrazko) egindako elkarrizketetan oinarrituta.
  • Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010. Lapurdiko bertsolaririk onenetakoa izan zen Matxin Irabolaren (1879-1935) ibilbidea kontatzen du.[8]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak