Galzetaburuko lepoa 263 metroko altuera duen mendatea da, RD-933en bidez Donapaleu eta Donibane Garazi udalerriak batzen dituena. Berez Gamarte udalerriaren goialdean dago.
Pagaburu (543 m.) ipar-mendebaldean eta Orgamendi (649 m.) hego-ekialdean ditu. Errobi eta Biduzeko haranak bereizten ditu. Geologikoki, lepoa Goi Kretazikoko flyschen eta Eozenoko hareharrien mugan dago.
Toponimoa
Cassiniren mapan Gaztelaburta izena zuen eta IGNan Galtzetaburua. Antzinako Ab Asturica Burdigalam errepideak bertatik pasa zen.[1]
Erreferentziak
- ↑ Louis de Buffières; Jean-Michel Desbordes. (2006). De la voie romaine au chemin de Saint-Jacques : le franchissement du port de Cize. Eusko Ikaskuntza ISBN 2-910023-80-X..
Kanpo estekak