Galway badia

Galway badiaren kokapen mapa
53°12′00″N 9°13′59″W / 53.20000°N 9.23306°W / 53.20000; -9.23306
Badiaren inguruko mapa

Galway badia (irlanderaz Galway Bay, irlanderaz: Loch Lurgain edo Cuan na Gaillimhe) Irlandako mendebaldeko kostaldean dagoen badia edo bokalea da. Connacht probintziako Galway konderritik hasi eta Clareko konderrian dagoen The Burren eskualdera doa. Galway hiria izen bereko badiaren ipar-ekialdean kokatzen da. Galway badiak 50 kilometro luze eta 10 eta 30 kilometro zabalera du. Ozeano Atlantikotik sartu ezkero, badia honen mendebaldean Aran uharteak (Oileáin Árann) daude, gainera badian zehar beste hainbeste uhartetxo ere badaude. Aran uharteak eta lur lehorraren artean dauden badia honetarako sarbideak honako hauek dira:

  • Iparraldeko itsasartea / An Súnda ó Thuaidh, Inishmore uhartea eta Galwayko konderriko Leitir Mealláin udalerriaren artean kokatzen da, garai batean Bealach Locha Lurgan bezala ezagutu zen.
  • Gregoryko itsasartea / Súnda Ghríoghóra, Inishmore eta Inishmaan uharteen artean kokatzen da, lehengo denboretan irlanderaz Bealach na h-Áite bezala ere ezagutu zen.
  • Zorigaiztoko itsasartea / An Súnda Salach, Inishmaan eta Inisheer uharteen artean kokatzen da, garai batean Bealach na Fearbhaighe bezala ere ezagutu zen.
  • Hegoaldeko itsasartea / An Súnda ó Theas, antzinean Bealach na Finnise bezala ezagutua, Inisheer eta Clareko konderriaren artean kokatzen da.

Kanpo estekak