Gales bere kostalde guztia oso-osorik barne hartzen duen ibilbide luzea ireki duen munduko lehenbiziko herrialdea da. Ibilbideak hamaika Natur Babesgune Nazional eta zenbait natur babesgune igarotzen ditu, baita The Wildlife Trusts eta Royal Society for the Protection of Birds (RSPB) erakundeek kudeatutako beste hainbat babesgune ere. Lonely Planet bidai aldizkaria eta telebista saio ospetsuak Galesko kostaldea 2012ko 10 helmuga onenen artean lehenbizikoa sailkatu zuen[2].
Iruditegia
Ibilbidearen hegoaldeko muturra adierazten duen mugarria Chepstow udalerrian.