Gaitan Thienekoa (Vicenza, 1480ko urriaren 1a - Napoli, 1547ko abuztuaren 7a) italiar elizgizona izan zen, teatinoen ordenaren sortzailea eta Erreforma Katolikoaren eragile handia. 1671n kanonizatu zuen Klemente X.a aita santuak.
Bizitza
Paduan egin zituen zuzenbide zibileko eta erlijiozkoko ikasketak. Julio II.a aita santuaren kurian lan egin zuen. Oratorioko ordenan sartu zen. 1522an etsimendua emandako gaixoentzako erietxe bat sortu zuen Venezian, eta Oratorioko ordenaren adar berri bat antolatu zuen, era horretako erietxetan lan egiteko.
Erreferentziak