Gadloch aintzira (ingelesez: Gadloch) edo Lenzie aintzira (ingelesez: Lenzie loch) Eskozian dagoen ur gezazko aintzira txikia da, Ekialdeko Dunbartonshire eta Iparraldeko Lanarkshire eskualdeen artean.
Historia
Gadloch hasiera batean handiagoa zen baina tunel bat eraiki zuten eta honek aintzira drenatu zuen. Bertakoen NapoleondarGerretako presoek egina dela esan arren, aintzinagokoa da tunela. Aintziraren ekialdeko eta mendebaldeko muturren inguruan eraikitako nekazal etxeek erabili zituzten drenaturiko ur hori.
Basabizitza
Hegaztiak behatzera hainbat ornitologo eta zalet inguratzen da Gadlochera. Batzutan bertakoak ez diren espezieak ere ikus daitezke, gatibu egon eta ihes egin dutenak. 1970 hamarkadan esate baterako pelikano zuriak behatu ziren.
Curling
Neguan izotza nahikoa sendoa izaten da curlingean aritzeko.
Iruditegia
Kanpo estekak