Fushimi Inari-taisha

Fushimi Inari-taisha
伏見稲荷大社
Twenty-Two Shrines
Shinbutsu Reijō Junpai no Michi
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Kyoto
Izendaturiko hiria Kyoto
Japoniako auzoaFushimi-ku
Koordenatuak34°58′02″N 135°46′22″E / 34.96722°N 135.77278°E / 34.96722; 135.77278
Map
Historia eta erabilera
Irekiera711
IzenaInari Ōkami
Arkitektura
Estiloanagare-zukuri (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
Helbidea〒612-0882 京都市伏見区深草薮之内町68番地
Webgune ofiziala

Fushimi Inari-taisha (japonieraz: 伏見稲荷大社?) Kyoton dagoen tenplo xintoista da, Inari azeri-jainkoaren santutegi nagusia. Bereziki ezagunak dira Torii-ekin egindago korridore luzeak.

Santutegia

Kyoto hiriaren hegoaldean kokatzen da, Fushimi-ku auzoan. Inari mendiaren (233m) oinean dago eta toriien korridoreek mendi tontorreraino eramaten dute. Tartean hainbat aldare aurkitzen dira. Inari jainkoa negoziogizon eta merkatarien babeslea da, bai eta arrozarena ere. Negoziogizonek jainkoaren babesa eskatzeko torii bat eraikitzen zuten santutegian eta horrela egin ziren pasabideak. Japonia osoan 32.000 Inari santutegi daudela estimatzen da eta Fushimikoa da denen nagusia.

Historia

711an eraiuki zen eta 965 urtean enperadoreak bere babeseanhartu zuen. 1499an eraiki zen pabiloi nagusia. 1871 eta 1946 artean Kanpei-taisha (官幣大社) izendatua izan zen, hau da, gobernuak babesturiko lehen mailako tenpluak.

Filmak

Santutegiko torii korridoreak hainbat filmetan azaldu dira, ezagunena Geisha baten memoriak (2005). Honetaz gain ohikoa izan da anime filmetan ere.

Iruditegia

Kanpo estekak