Funny Farm (euskaraz Baserri Dibertigarria), 1988ko George Roy Hill estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Jay Cronley. idazlearen 1985eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Chevy Chase, Madolyn Smith, Joseph Maher, Jack Gilpin, Brad Sullivan eta MacIntyre Dixon aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Elmer Bernstein musikagileak konposatu zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, New York hiria. Andy Farmer (Chevy Chase) kirol kazetaria eta Elizabeth (Madolyn Smith) Manhattango beren bizimodu hiritarra laga eta Vermont estatuko landa eremuko Redbud herriko baserri batean bizitzen jartzea erabaki dute, bertan Farmerrek patxada ederrean eta lasaitasun osoz eleberri bikain bat idaztzi nahi baitu. Farmertarrak beren bizileku berrira ailegatzean, baserriko bizimodua uste zuten bezain idilikoa ez dela jabetuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak