Fredrik Ruysch (Haga, Herbehereak, 1638ko martxoaren 28a - Amsterdam, Herbehereak, 1731ko otsailaren 22a) holandar sendagilea izan zen.
Biografia
Anatomia irakasle izan zen Amsterdamen (1666). Gorpuen usteltzea eragozteko sistema aurkitu zuen. Landareen egitura aztertu zuen, eta bere izena duen mintza eta hodia deskribatu zituen. Idatzi zituen lan batzuk: Dilucidatio valvularum in vasis lymphaticis et lacteis (1665), Thesauri anatomici decem (1691).
Erreferentziak