Frederiko Karlos Luis Konstantino, Hesseko printze eta landgravea (Gut Panker, Plön, Prusiako Erresuma, 1868ko maiatzaren 1a - Kassel, 1940ko maiatzaren 28a) alemanez: Friedrich Karl Ludwig Konstantin prinz und landgraf von Hesse-Kassel. 1918ko urriaren 9an parlamentu finlandiarrak aukeratu zuen Finlandiako erregea. Hala ere, haren Alemaniako nazionalitateak eta Lehen Mundu Gerrako amaierak egoera aldatu zuten. Frederiko Karlosek tronuari uko egin zion 1918ko abenduaren 14an. Bere erregealdi laburrean zehar ezagutu zen Frederik Kaarle bezala finlandieraz. Gilen II.a Alemaniakoaren koinatua zen.