Frederiko III.a Saxoniakoa (Torgau, 1463ko urtarrilaren 17a - Lochauko gaztekua, Annaburg, 1525eko maiatzaren 5a), ezizenez Frederiko Jakintsua (alemanez: Friedrich der Weise) deitua, Saxoniako hauteslea izan zen 1486-1525 bitarteko urteetan. Wittenbergeko unibertsitatea sortu, eta Philipp Melanchthon eta Martin Luther bertako irakasle izendatu zituen. Erreforma Protestantea inoiz onartu ez bazuen ere, Wormseko dietaren ondoren Luther babestu zuen.
Erreferentziak