Frederiko II.a Siziliakoa (Bartzelona, 1296ko abenduaren 13a - Palermo, 1337ko ekainaren 25a) 1296-1337 bitarteko urteetan Siziliako erregea izan zen.
Bizitza
Petri III.a Aragoiko erregearen eta Suabiako Konstantzaren semea zen. Jakue II.a Aragoikoa bere anaiak eman zion Sizilia ez zuen utzi nahi izan Karlos II.a Anjoukoa, Napoliko erregearen eskuetan. Frantziak, Napolik eta Aragoik gidatu zuten gerrari aurre egin zion, baina 1302an bakea izenpetu zuen, Tinakriako errege titulua hartu, eta Karlos II.aren alaba Eleonorarekin ezkondu zen, bizi zen artean Sizilia beretzat gordez. Petri II.a semea izan zuen ondorengo Siziliako erregetzan.
Erreferentziak