Cataniako katedrala, baiata ere Duomo di Sant'Agata, Santa Agatari eskainita, Italia hegoaldeko SiziliakoCatania hiriaren erdian dagoen eliza katoliko barrokoa da.
Historia
Siziliako geologia dela eta, eliza behin baino gehiagotan eraikia izan da zeren eta lurrikarek eta gertu dagoen Etna sumendiak sarritan kaltetu dute eraikina. Jatorrizko eraikina 1078-1093 urtetan altxatu zen, normandiar estiloan, aurretik erromatarren termak zeuden toki berean. Eraikitzeko agindua Roger I.a Siziliakoak eman zuen, behin hiria Siziliako emirerriari konkistatu ondoren. Hasieran eliza gotortuaren itxura zuen (ecclesia Munita). Kanpandorrea Carmelo Sciuto Patti-ren lana izan zen.
1169an lurrikara batek ia osoa txikitu zuen; bakarrik absideren aldea utzi zuen osoa. Urte berean sute batek eragin zion, bestetik. Dena dela, txikizio handiena 1693ko lurrikarak eragin zion zeren eta erorkinak besterik ez ziren gelditu. Ondoren, barroko estiloan berreraiki zuten. Gaur egun jatorrizko eraikinetik elementu hauek gelditzen dira: gurutzaduraren zati bat, bi dorre eta hiru zirkuluerdiko absideak; abside horiek neurri handi batean laba-harriekin eginak daude, aurretik erromatarren eraikinetatik aterata.
Katedralean Santa Agateren gorpuzkinak gordetzen omen dira.