Siziliako emirerria (arabieraz: إِمَارَةُ صِقِلِّيَة) Sizilian izandako emirerria izan zen, 831 eta 1091 artean iraun zuena. Palermo hiriburua izan zuen.
Arabiarrek, 652an lehendabiziko saiakera egin zutenak, 827 eta 902 artean Bizantziar Inperioaren eskuetatik uharte osoa konkistatu zuten. Uhartean arabo-bizantziar kultura garatu zen, estatu eleanitz eta multikonfesionala eratu zuena. 1071n Roger I.a Siziliakoak zuzendutako normandiar mertzenarioek eskualdea konkistatu zuten, Siziliako konderria ezarri zutenak. Noto, azken hiri musulmana, 1091n erori zen.
Siziliar musulmanak konderri multietnikoko eta ondorengo Siziliako Erresumako herritarrak izan ziren, 1240ko hamarkadan egotziak izan arte. XII. mendearen amaierara arte, eta ziur asko 1220ko hamarkadara arte, musulmanak uhartearen biztanleriaren gehiena izan ziren.[1][2][3] Bere eragina oraingo sizilieran ere nabaria da, baita abizenetan eta toponimian ere.
Emirren zerrenda
- al-Hasan ibn Ali al-Kalbi (948–953)
- Ahmad ibn al-Hasan al-Muizziyya (953–969)
- Yaish (usurpatzailea, 969)
- Ahmad ibn al-Hasan al-Muizziyya (969–970)
- Abul-Qasim Ali ibn al-Hasan al-Kalbi (970–982)
- Jabir ibn 'Ali (982–983)
- Jafar ibn Muhammad (983–986)
- Abd Allah ibn Muhammad (986)
- Yusuf al-Kalbi (986–998)
- Jafar (998–1019)
- Ahmad II al-Akhal (1017–1037)
- Abd Allah Abu Hafs (1035–1040, usurpatzailea)
- Hasan al-Samsam (1040–1044)
Erreferentziak
Kanpo estekak