Franz Karl Reichelt[1] (NAF: [fʁants kaʁl ˈʁaɪ̯çl̩t]; Wegstädtl, Austria-Hungariako Inperioa, 1878ko urriaren 16a[2] - Paris, 1912ko otsailaren 4a), Henry François Reichelt bezala ere ezaguna, franko-austriar jostuna izan zen.
Bere asmakizuna
1900ean Parisen errotu zen eta 1911n frantziar nazionalitatea lortu zuen. Frantzian ospe handiko jostuna zen Reichelt, Leonardo da Vinciren diseinuei jarraiki, eta aurreko saiakera batzuk huts egin ondoren, leku batetik salto egin eta astiro-astiro lurrera jaistea ahalbidetuko zion paraxut antzeko bat asmatu zuenean.
Bere asmakizuna frogatzeko, lehenbizi, Eiffel dorrearen gainetik, garai hartan munduko egiturarik altuenetik, jaurti zuen panpina erabili zuen. Panpinak lurra jo zuen, baina Reicheltek argudiatu zuen panpina bat izateagatik ez zuela besoak irekitzeko aukerarik.
Orduan, berak asmakizuna probatzea erabaki zuen. Eiffel dorreko agintariek ukatu egin zioten, Reicheltek Poliziaren baimen berezia behar zuela esanez. Bitxiki, Poliziak baimen hori eman zuen, baina, lehenago, Eiffel dorreko agintariek inolako erantzukizunik gabe uzten zieten agiri bat sinatu arazi zioten, asmakizunak huts egiten bazuen.
Heriotza
1912ko otsailaren 4an, goizez, hainbat ikusle eta polizia-agente zeuden bilduta dorrearen oinean. Gainera, gutxienez bi kamera erabiliz filmatzeko ekipo bat prest zegoen.
Reichelt, goitik behera, zalantzak izan zituen salto egin baino lehen. Azkenean egin zuen. Bortizki erori zen, eta zulo handi bat utzi zuen lurrean.
Joko bat, antzezlan bat eta bere bizitza kontatzen duen film labur bat inspiratu zituen Reicheltek.
Erreferentziak
Kanpo estekak