Gaur egun hiru sail dituzte frantziskotarrek beraien lehenengo ordenan: anaia txikiak (OFM); kaputxinoak (OFMCap) eta komentukoak (OFMConv). Badira emakumeak ere frantziskotarren bigarren ordenan: Santa Klararen klaratarrak, eta kontzepzionistak), bai eta sekularrak ere hirugarren ordenan.
Frantziskotarren sailkapena
Gaur egun hiru sail nagusi dituzte frantziskotarrek:
Lehenengo ordena
Lehenengo ordenak (Ordo Fratrum Minorum, O.F.M.), gizonezkoena, hiru adar nagusi dauka:
Anaia txikiak (O.F.M.): Ordenaren oinarrizko zutabea da, 1209an sortua.
Hirugarren ordena: gehienbat emakume zein gizon sekularrek osatutakoa, “Frantziskotar sekularrak” bezala ezagunagoak (emakumeak zein gizonak izan daitezke), hala ere erlijiosen adar bat dago multzo honetan.
Frantziskotar sekularren ordena (Ordo Franciscanus Saecularis, O.F.S.)
Frantziskotar hirugarren ordena erregularra (Tertius Ordo Regularis, T.O.R.)