Napoleon enperadoreak gorte dotore batez inguraturik egoteko borondatea zuen. Lehen Inperioaren ponparekin lotzen saiatu zen, eta bere aginduekin frantziar industriaren garapena bultzatzen saiatu zen. Baina dekorazio-arteen bilakaerak gehiago zor dio Eugenia de Montijo enperatrizari enperadoreari baino. Iraganeko estiloek asko erakartzen zioten, batez ere Luis XVI.aren estiloak. Bere apartamentuetan leku garrantzitsua ematen zien altzariei, bereziki Maria Antonietakoak. Izan ere, ebanistek ez zuten beren inspirazioa estilo horretan bakarrik aurkitzen, beste guztietan baizik.
Bigarren Inperioaren estiloan ohikoa da dotorezia eta polikromia. Aberastasuna erakustea gustatzen zitzaien. Oropel eta distiraren artea da. Kopiaren egiazkotasunak ez zuen axola, ez baitzegoen imitazio huts eta sinplerik. Nabarmenena eta distiratsuena baino ez zen kontserbatzen.
Bigarren Inperio estiloaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
Eklektizismoa: estilo hau estilo askotan inspiratzen da, Antzinate klasikoko arkitekturetatik, greko-erromatarretatik batez ere, Antzinako Erregimenaren amaierakoetara (Neoklasizismoa), Errenazimendu italiar eta frantsesaren bidez.[3]
Apaindurak oso landuak eta ugariegiak izaten dira, askotan erliebean.
Ópera Garnier nolabait estilo honen gailur gisa uler daiteke. Eklektizismoan oinarrituta, Klasizismo garai desberdinen estiloak aurki daitezke Bigarren Inperioaren arkitekturan. Hona hemen adibide batzuk:
Frantzian jaioa, estilo hau Europako beste herrialde batzuetan garatu zen ere bai, batzutan beste izen batzuekin. Antzekoa da, adibidez, Erresuma Batuko eta bertako kolonietako estilo viktoriarrarena. Kanadan estilo horren adibide adierazgarria Quebeceko Parlamentuaren eraikina da. Estatu Batuetako estatubatuarrentzat, "Bigarren Inperioa" terminoak 1880ko hamarkadan jaiotako estilo pareko bati egiten dio erreferentzia, zeinari dagozkion Maltimoreko eta Filadelfiako udaletxeen eraikinak.[4]
Gipuzkoako foru jauregia Donostian. Hiri horretan oraindik eraikin ugarik erakusten dute estilo hori nahiz eta azken urteetan asko bota edo birmoldatuak izan.[5]