1929ko Wall Streeteko krakaren osteko ekonomia gainbeheran zela eta, demokrata askok espero zuten 1932ko hauteskundeetan lehen presidente demokrata bat hautatzea 1916az geroztik. 1930ean New Yorken Roosevelt gobernadore gisa berrautatzeko hauteskundeetan izandako garaipenak demokraten buru ipini zuen.
Rooseveltek, New York estatuko gobernadore demokrata zela, bere gain hartu zuen kargua, Herbert Hoover aurkari errepublikanoa 1932ko presidentetza hauteskundeetan garaitu eta gero. Rooseveltek hautes botoen 531tik 472 bereganatu zituen, eta herritarren bozkaren % 57,4. Horrela, 1876tik lehenengo presidente demokrata bihurtu zen herri botoaren gehiengo bat irabazita, eta 1828an alderdia sortu zenetik, ezein demokratak baino boto gehiago lortu zuen.[1]Kongresuan lidergo demokratikoa hegoaldeko kontserbadoreek menderatzen zuten arren, hauteskunde osteko kideen erdia baino gehiago 1930etik aurrera aukeratuak izan ziren. Kide berri horietako asko Depresioari aurre egiteko neurriak hartzeko irrikan zeuden, baita aurreko urteetako ortodoxia politikoari aurre egiteko ere.[2]
Rooseveltek 1933ko martxoaren 4an kargua hartu zuenean, ekonomia hondoa jota zegoen. Depresio Handiaren erdian, Estatu Batuetako eskulanaren laurdena langabezian zegoen, bi milioi herritar etxerik gabe zegoen, eta industria produkzioa erdia baino gehiago murriztu zen 1929tik.[3] Martxoaren 4ko gauerako, 48 estatuetatik 32k bankuak itxi zituzten.[4]Erreserba Federaleko Bankuak ezin izan zuen New Yorkeko bulegoa ireki, aurreko egunetan diru kopuru izugarriak atera baitzituzten izuz beteriko bezeroek.[5] Inaugurazio hitzaldian bertan, Rooseveltek krisi ekonomikoaren errua egotzi zien bankariei eta finantza etxeei, mozkinak bilatzeko eta kapitalismoaren interes hutsak babesteko grinari orobat.[6]
Roosevelt buru izan zen New Deal programa ekonomikoa ezartzeko prozesuan, Depresio Handian estatubatuarrak eta AEBetako ekonomia arnasberritu, berreskuratu eta berritzeko helburuaz. Berregituratze politiko sakon baten buru izan zen, New Dealen aldeko indar asko eta desberdinak ―sindikatuak, hiriko handietako makina fabrikatzaileak, zurijendea, afro-amerikarrak eta hegoaldeko landa jabe zuriak― estatubatuar liberalismo modernoaren koalizio batera bildu zituen, nagusi izan zena politika nazionalean 1960ko hamarkadara arte.[7]
Karguan eman zituen lehen ehun egunetan, Rooseveltek aurrekaririk gabeko lege multzo bat atera zuen aurrera, eta betearazteko agindu ugari eman zituen. Larrialdi lege bankarioak (1933) bankuen arteko lehia itsua amaitzen lagundu zuen, eta geroago beste zenbait erreformarekin finantza sistema finkatzea lortu zuen.[8]Langabetuei laguntza emateko, Rooseveltek administrazio publikoko zenbait erakunde sortu zuen, funtzionarioen kudeaketa eremuan, herri lanen esparruan eta larrialdiko laguntzen arloan.[9] Roosevelten administrazioak Nekazaritza Egokitzapenerako Administrazioa sortu zuen, nekazaritzagainprodukzioaren arazoari aurre egiteko eta politika berriak aplikatzeko.[10]Industriaren esparruan ere zenbait erakunde ezarri zituen, industria sektorearen egiturak berritzeko.[11][12]
Bigarren New Deal, 1935-1936
1934ko hauteskundeetan bere alderdiak izandako arrakasta handiaren ondoren, Rooseveltek bigarren New Deal bat abiarazi zuen. Aurreko bi urteetan, jokoan ziren interes talde guztiekin jokabide inklusibo bat izateko egin zituen ahaleginak ez bezala, Rooseveltek ezkerrera jo zuen, lehentasuntzat hartuta sindikatuei, nekazari pobreei eta langabeei laguntzea. Gogor borrokatu zen kontserbadoreen, enpresen eta bankuen interesen aurka.[13]
1936an berriro hautatua eta presidente izendatua izan ondoren, bigarren agintaldia zenbait etsipenaren aroa izan zen; historialariek aipatzen duten bigarren agintaldiaren «madarikazioa» pairatu zuen.[20]
Rooseveltek Gorte Gorena zabaldu nahi izan zuen, baina bere proposamena bertan behera utzi zuen Kongresuak.[21][22] Rooseveltek ez zuen arrakasta handirik izan legeria nazionala bigarren agintaldian onarrarazteko; izan ere, bi alderdiren arteko koalizio kontserbadore batek blokeatu egin zituen bere lege proposamen gehienak.[23][24] Arrakasta izan zuen, baina, Bidezko Lan Arauen Legea onartzeko, lanorduak eta lansariak zorrozki arautu zituena.[25][26]
Kanpo politika
1930eko hamarkadan, Estatu Batuak oso isolatuta bizi ziren, bere kanpo politikaez-interbentzionismoan oinarritzen baitzen. Horrela, Roosevelten lehen agintaldiko kanpo politikako ekimen nagusia izan zen Latinoamerikako gaietan jarrera ez-interbentzionista hartzea.[27]
Alabaina, atzerri politikako gaiak 1930eko hamarkadaren amaieran nabarmendu ziren, Alemania naziak, Japoniak eta Italiak neurri oldarkorrak hartu baitzituzten inguruko herrialdeen aurka.[28] Estatu Batuak atzerriko gatazkatan nahasia izateko beldurrari erantzunez, Kongresuak Neutraltasun Legeak onartu zituen, gerran aritzen ziren herrialdeekin merkataritza harremanak debekatuz.[29]
1940ko presidentetza hauteskundeetan, Rooseveltek aise garaitu zuen Wendell Willkie aurkari errepublikanoa, Roosevelten kanpo politika kritikatzeari uko egin zion internazionalista bat. Garaipen horri esker, Rooseveltek hirugarren agindu bat bete zuen, eta laugarren agintaldiko soilik hiru hilabete. Hala, bi agintaldi baino gehiago betetzen zuen presidente bakarra izan zen, Washingtonek ezarritako bi agintaldiren tradizioa hautsiz eta Konstituzioaren 22. zuzenketa onartzeko oinarriak ezarriz. Roosevelten lehen agintaldia ezohikoa izan zen, ez baitzen lau urtekoa izan, George Washington bigarren agintaldirako hautatu zutenetik, Konstituzioaren 20. zuzenketaren arabera.