Frank Wright Tuttle (New York, 1892ko abuztuaren 6a - Hollywood, 1963ko urtarrilaren 6a) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen. Zinemako kazetaria izan zen hasieran eta gidoigilea gero. 1922an hasi zen filmak zuzentzen Paramount produkzio etxerako. The Glass Key (1935, Kristalezko giltza), eta This Gun for Hire (1942, Arma hau alokatzeko dago) ditu filmik bikainenak, Dashiell Hammetten eleberrian oinarritua bata, eta Graham Greenerenean oinarritua bestea. Joseph McCarthy senatariak eragindako sorgin-ehiza bitartean alderdi komunistako kide izan zela aitortu behar izan zuen, eta alderdikide batzuk salatu zituen.
Erreferentziak