Francesco Caprio, ezagunagoa Frank Caprio izenez, (Federal Hill, Providence, Rhode Island, 1936ko azaroaren 23a) estatubatuar epailea da. Gaur egun, Providenceko udal-auzitegiaren burua da. Horrez gain, Rhode Islandeko Gobernadoreen Batzarreko presidentea izan zen. Berak zuzentzen dituen epaiketak Caught in Providence izeneko telebista saioan ematen dute. 2017an bere epaiketak erakusten zituzten bideoak biralak egin ziren, 15 milioi ikustaldi baino gehiago lortuz. 2019an, Caught in Providence saioko bideoek 100 milioi ikustalditik gora zituzten.
Kanpo estekak