Francisca Alonso Prado (Azagra, Nafarroa Garaia, 1896ko ekainaren 4a - Rincón de Soto, Errioxa, 1936ko irailaren 5a) etxekoandrea, 1936ko Gerra Zibilean erail zuten.[1][2][3]
Bizitza
Francisca Alonso Azagran jaio zen, Pascual Alonso Martínezen alaba, eta bertan bizi zen bere senar Filemón Losantos San Bartolomerekin. Hiru seme-alaba izan zituzten. 1936ko irailaren 5ean erail zuten 40 urte zituela, 43 urteko bere senarrarekin eta 38 urteko neba Gregoriorekin batera.[4][5]
Neba Gregorio Alonso Prado ezkonduta zegoen Florencia Palacio Gurrearekin eta 3 seme-alaba zituzten. Neba Amancio Alonso Prado 25 urteko maisua zen eta hura ere fusilatu egin zuten Zaragozan.
Gertakariak
Francisca Alonso eta Filemón Losantosek lur batzuk errentan hartu zituzten, lekukotasun batzuen arabera beste batzuen gutiziakoak zirenak. Gregorio Alonso ondo kokatutako neba abeltzainari, artaldea eta harategia kendu zizkioten. Hirurak eraman zituzten, Francisca kamisoian, Ebro ibaiaren beste aldera eta Calahorrako Recuencon fusilatu egin zituzten. Francisca larri zaurituta geratu zen eta arrastaka Ontanongo eskortaraino heldu zen eta han laguntza eskatu zuen, baina salatu egin zuten eta errematatu. Amancio Alonso neba gaztea biharamunean fusilatu zuten.[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak