Francis Parkman (Boston, Massachusetts, AEB, 1823ko irailaren 16a - Jamaica Plain, Massachusetts, AEB, 1893ko azaroaren 8a) Estatu Batuetako historialaria izan zen.
Biografia
Harvard Unibertsitatean egin zituen Historia eta Zuzenbide ikasketak. Ezaguna da batez ere kolonien garaiaren hasieratik 1763. urte arte biltzen duen England and France in North America zazpi liburukitako historia-bildumagatik. Parkmanen beste lan aipagarriak dira: Pioneers of France in the New World (1865, "Frantziako aitzindariak mundu berrian"), The Jesuits in North America in the Seventeenth Century (1867, "Jesuitak Ipar Amerikan hamazazpigarren mendean"), The Discovery of the Great West (1869, "Sartalde zabalaren aurkikuntza"), Montcalm and Wolfe (1884, "Montcalm eta Wolfe"), A Half Century of Conflict (1892, "Mende erdiko gatazka").
Erreferentziak