Flor Pellerin Seulen (Hego Korea) jaio zen 1973ko abuztuaren 29an.[1] Jaiotzean, bere izena Kim Jong-sook (김종숙) zen. Jaio eta hiruzpalau egunera Seulgo kaleetan abandonatua izan zen.[4][5] Umezurztegi batean hartu zuten[6], eta, 1974ko otsailean, sei hilabete zituela, familia frantses batek adoptatu zuen. Adopzio-familiak Flor Pellerin izena eman zion.[7]
Yvelineseko Buc herriko Lizeo franko-alemaniarreko ikaslea izan zen, Versailleseko hezkuntza-barrutian. Hamasei urterekin Frantziako zientzia-batxilergoko titulua lortu zuen,[10] eta baita, Abitur izeneko azterketa eginda, Alemaniako titulu baliokidea.[11] Horren ostean, Institut privé de préparation aux études supérieures (Ipesup) ikastetxean sartu zen merkataritzako prestatze-eskolak jasotzeko.[12]
Flor Pellerinek ingelesa eta alemana menperatzen ditu, eta japonieraz zertxobait daki.[16] Gaur egun, koreera ikasten ari da; “gogotsu”, bere hitzetan.[17]
Fleur Pellerin Montreuilen bizi da eta Laurent Olléonekin ezkonduta dago.[18] Laurent Olléon Estatuko Kontseiluko txostengile publikoa izan da,[19] eta gero, Marylise Lebranchu Administrazio Publikoko, Deszentralizazioko eta Erreformako ministroaren kabineteko zuzendari laguntzaile.[20][21] Fleur Pellerinek aurreko harreman batean seme bat izan zuen, 2004an jaioa.[22]
Konpromiso asoziatiboak
Flor Pellerin, 2007an, Frantziako Club XXIe siècle elkartean sartu zen, eta Entretiens de l'excellence eta Fondation Royaumont elkarteetako administratzaile ere izan zen.[23] Club XXIe siècle-ko lehendakaria izan zen 2010etik 2012ra arte, urte horretan, bere kargua utzi eta François Hollanderen lehendakaritza-kanpainan lanean hasi baitzen.[24] 2010etik aurrera, Unis-Cité eta Solidarité Sida elkarteetako administratzaile nazionala izan da .
Administrazio publikoko ibilbidea
Kontu Auzitegiko magistratua
ENAn lorturiko espediente akademikoari esker, Fleur Pellerin, 2000.ean, hogeita sei urte zituela, Kontuen Auzitegiko magistratu bihurtu zen, eta bigarren mailako auditore gisa hasi zen lanean.[25] 2001ean, lehen mailako auditore[26] eta Aurrekontu eta Finantza Diziplinako Auzitegiko txostengile izendatu zuten[27]. Kontu auzitegiko kontseilari berreslea izan zen[28] 2003tik 2016ra, urte horretan dimisioa aurkeztu baitzuen.[29]
Auzitegian hirugarren ganberara destinatu zuten, hezkuntza, kultura eta ikerketaz eta ikus-entzunezko sektoreaz arduratzen dena.[30] Ganbera horretan, 2001 eta 2005 bitartean, txostengilea izan zen Egile Eskubideak eta Lotutako Eskubideak Kobratzeko Sozietateak Kontrolatzeko Batzordean (Societé de gestion des droits d'auteur - SPRD).
Aldi berean, 2001etik 2006ra, NBEko kanpo-auditore gisa lan egin zuen Iraken, New Yorken eta Genevan. Halaber, 2007an Funtzio Publikoaren Etika Batzordeko kontalari izendatu zuten.[31]
Bestelako eginkizunak
Fleur Pellerin hizlaria izan zen ENAn (École nationale d'administration). 2006an, Paul Dupont-ek argitaratutako Bulletin annoté des Lois et Décrets hilabetekariaren argitaratzailekide izan zen. Sektore pribatuan ere egon zen: 2008tik 2009ra, Tilder enpresako zuzendari elkartua izan zen, komunikazioetan, komunikabideekiko harremanetan eta krisi-komunikazioetan aholkularitza-enpresa bat.[32]Club XXIe siècle-ko presidente gisa, France Télévisions taldeko Aniztasunaren Batzorde Iraunkorreko kide bihurtu zen.[33]
2011n, Public Senat Frantziako Senatuaren telebista kateko administratzaile[34] eta Autorité de régulation des jeux en ligne-ko (ARJEL)[35] zigor batzordeko kide izendatu zuten.
Ibilbide politikoa
Hastapenak
Fleur Pellerin 2002an Lionel Jospinen kanpaina-taldean parte hartu zuen, Pierre Moscovici-ren zuzendaritzapean, erredaktore- eta aditu-talde batean.[36] 2007an, Ségolène Royal-ek prentsa espezializatuarekiko harremanez arduratzen zen taldearen buru izendatu zuen.[36] 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan, François Hollande-ren aldeko kanpainan, Gizarte eta Ekonomia Digitalen Zentruaren arduraduna izan zen.[37]
French-American Foundation erakundeko «Young Leaders-en» 2012ko promozioko kidea izan zen.[38]
Eginkizunak François Hollande presidentearen agintaldian
ETEetako, Berrikuntzako eta Ekonomia Digitaleko ministro delegatua
2012ko maiatzaren 16an, Jean-Marc Ayrault-ek Fleur Pellerin bere gobernuko Enpresa txiki eta ertainetako (ETE), Berrikuntzako eta Ekonomia Digitaleko ministro delegatu izendatu zuen, Produkzioa Berregituratzeko Ministerioaren barruan. Urte bereko ekainean, Ayrault-ek berriro aukeratu zuen bere bigarren gobernuko ministro. 2012ko uztailean, publikoki iragarri zuen zaintza masiboko teknologien salmentaren aurka zegoela, eta zalaparta handia sortu zuen Frantziako zirkulu politikoetan, Frantzia teknologia horren saltzaile handienetako bat baita.[39] Horrez gain, Interneteko enpresaburuen mobilizazioari —Le mouvement desPigeons— egin behar izan zion aurre; enpresariak kexu ziren beren enpresak saltzeko ordaindu beharreko zergetan izan ziren igoerengatik. Arazoari erantzuteko, ekintzailetzaren sustapena xedea zuten neurriak ezarri zituen, partaidetzazko finantzazioa eta enpresen berrikuntza errazteko, eta ekintzaileen zerga-ordainketa arautzeko.[40] Halaber, saiatu zen sektore digital frantsesa atzerrian sustatzen; horretarako, 2013ko azaroaren 27an “French Tech” etiketa plazaratu zituen, teknologia digitalean inbertitzen zuten hiri frantsesei ikusgarritasuna emateko.[40] Ekimena 215 milioi euroko aurrekontuarekin osatu zuen etiketa berria bultzatzeko eta gazte ekintzaileei laguntzeko.[41]
Fleur Pellerinek sarritan desadostasunak izan zituen bere ministro nagusi Arnaud Montebourg-ekin, adibidez, Yahoo! -kDailymotion erosi zuenean, Free-k4G eskaintza kaleratu zuenean eta VivendikSFR saldu zuenean. 2014ko apirilaren 2an kargutik kendu zuten. Axelle Lemaire haren ondorengoak hartu zuen ministerio delegatuak, ordea, ekonomia, ekoizpenaren susperraldia eta sektore digitala uztartzen zituen[40][42], eta interneteko enpresari asko ez ziren ados egon antolamendu berriarekin[43].
Kanpo Merkataritzaz, Turismoaren Sustapenaz eta Atzerriko Frantsesez arduraturiko Estatu Idazkaria
2014ko apirilaren 9an, Manuel Valls-en lehen gobernuan, Fleur Pellerin Kanpo Merkataritzaz, Turismoaren Sustapenaz eta Atzerriko Frantsesez arduraturiko Estatuko idazkari izendatu zuten.[44]
Kultura eta Komunikazio ministroa
2014ko abuztuaren 26an, Manuel Vallsen bigarren gobernuan, Fleur Pellerin Kultura eta Komunikazio ministro izendatu zuten.[45]
2015eko maiatzaren 15ean, Kultura eta Komunikazio Ministerioak sorkuntza-askatasunari, arkitekturari eta ondareari buruzko lege-proiektua aurkeztu zuen. Proiektuak honako hauek jasotzen zituen: interpretatzaile artistikoen eta disko-etxeen arteko eskubideen banaketa egokiagoa, zinema-sektoreko diru-sarreren gardentasuna, txotxongilolarien eta zirkuko artisten estatutuaren onarpena, zaleen jardunbide artistikoei buruzko zenbait xedapen, bekadun ikasleen sarbidea arte-eskoletan eta, azkenik, arkitekturari buruzko atala.[46] Gobernuak lege-proiektua Ekonomia, Gizarte eta Ingurumen Kontseiluari igorri zion, irizpena eman zezan.[47] Pellerinen aurreko Kultura ministroak, Aurélie Filippettik, ondare artistikoak behar bezala zaintzeko, Sorkuntzari buruzko lege honetan jabari publikoaren kontzeptua zehaztu nahi zuen, ordura arte definiturik ez baitzegoen. Fleur Pellerinen proiektuan, ordea, ez zen jabari publikoaren definizio positiborik agertu.[48]
2015eko azaroan, Kultura Ministerioaren mendeko establezimendu publikoen estatutuak harmonizatzeko dekretu bat sinatu zuen. Arau berriak establezimendu horietako zuzendari kargurako hiru urteko agintaldia ezarri zuen, bi aldiz berritu ahal zena. Hala ere, establezimendurik handienetan (Louvre, Orsayko Museoa, Pompidou Zentroa, Versailleseko Jauregia eta Grand Palais) gehienik ere hamaika urteko epea ezarri zen (lehen agintaldia, bost urtekoa; eta ondoren, bi agintaldi, gehienez hiruna urtekoak).[49]
2015eko azaroko dekretu batean prentsari zuzendutako laguntza ekonomikoa handitu zuen, dirulaguntzak 50 bat argitalpeni zabalduz.[50] Dekretuak ezarritako baldintza bat zen argitalpena aurreko bost urteetan arrazakeriagatik, antisemitismoagatik edota gorrotora edo indarkeriara bultzatzeagatik kondenatua ez izana. Baldintza horrek bazter uzten zituen zenbait hedabide, hala nola Valeurs actuelles, Minute edo Rivarol. Yves de KerdrelValeurs actuelles zuzendariaren aburuz, «V. Errepublikaren historia osoan, gobernu batek inoiz ez dio prentsari halako aurrez aurreko erasorik egin».[51][52] Minute egunkariak argudiatu zuen dekretua prentsa-legea kontuan hartu gabe idatzita zegoela eta zenbait «forma-akats» zituela.[53]
2016ko otsailaren 11ko ministroen berrantolaketan, ez zuten berretsi Fleur Pellerin bere karguan[54], Manuel Vallsen aholkua —zeinekin harreman estua baitzuen— kontuan hartu gabe.[55][56]Audrey Azoulay ministro berriarekin kargua eskualdatzean, lehen ministroarekiko bere “esker ona eta fideltasuna” adierazi zuen.[57]
Kargua utzi eta egun batzuk geroago, Printemps républicain mugimenduaren manifestuaren lehen sinatzaileetako bat izan zen.[58] Manifestuan, Printemps républicainek adierazten zuen "eskuin muturraren eta islamismo politikoaren" aurka borrokatu nahi zuela, eta "alde guztietatik zalantzan dagoen" laikotasuna defendatu, "batzuek helburu politikoekin manipulatu, besteek sinesmen erlijiosoak aitzaki eraso, eta askok axolagabekeriagatik entzungor egiten baitiote".[58]
Ibilbidea sektore pribatuan
2016an, Bizitza Publikoaren Gardentasunerako Agintaritza Gorenaren aldeko irizpena jaso ostean, Fleur Pellerinek inbertsio-funts bat sortu zuen: Korelya Capital.[59] Funtsak bi helburu zituen: batetik, Koreak Frantzian teknologia berrien arloan egiten dituen inbertsioak babestea, eta, bestetik, Frantziako enpresa berriak finantzatzea, Asiako merkatuetarako sarbidea errazteko. Uztailaren 25ean Kontuen Auzitegian dimisioa eman zuen, eta, horrela, goi-funtzio publikoa utzi zuen.[60][61] «Kezka etikoengatik» dimititzen zuela eta komunitateari ez ziola «bere lasaitasunaren prezioa» ordainarazi nahi argudiatu zuen.[62][63][64]
2018an, Bizitza Publikoaren Gardentasunerako Goi Agintaritzak Pellerinek prise illégale d'intérèts[oh 2] (interesak legez kontra jabetzea) delitua egin ote zuen susmoa izan zituen.[65] Hori zela eta, 2018ko abenduaren 19an txosten berezi bat argitaratu zen,[66] baina 2021eko uztailaren 1ean, Finantza Fiskaltza Nazionalak (PNF) prozesua artxibatzea erabaki zuen[67][68]
2016ko irailean, "Naver" taldean, Hego Koreako enpresa informatiko batean, 100 milioi euroko funtsak biltzea lortu zuen Korelya Capital enpresaren jarduerak finantzatzeko.[64][69] 2016ko azaroan, France digitale-ko zuzendaritza-batzordeko kide bihurtu zen. Hilabete horretan bertan, Korelya Capital funtsak inbertsio bat egin zuen Devialet-en, eta horrela, Fleur Pellerin enpresa horretako administrazio-kontseiluan ere sartu zen.[70] Korelya funtsaren helburua "adimen artifiziala, big data, ikaskuntza automatikoa, sakoneko ikaskuntza [eta] gauzen Interneta" bezalako sektoreetan inbertitzea da. Fleur Pellerin KissKissBankBank-eko Administrazio Kontseiluko kide ere bihurtu zen.[71]
2017ko martxoan, CANNESERIES - Canneseko Nazioarteko Serien Jaialdiko lehendakari izendatu zuten.[72]
2019ko urrian, Reworld Media taldeak administrazio-kontseiluan onartu zuen Fleur Pellerin. Reworld Mediak Auto plus edo Télé Star bezalako zenbait hedabide idatziren jabe da. Beste enpresa batzuetako administrazio-kontseiluetako kide ere bada; besteak beste, Schneider Electric eta KLMko kontseiluetakoa.[74].
2022ko urtarrilean, Crédit Mutuel Alliance Fédérale banku-taldearen xede-batzordeko lehendakari izendatu zuten.[75] Pellerinek, lehendakari gisa, banku taldeak —2020ko amaieran entreprise à mission[oh 3] bilakatua— bere misioan zedarrituriko konpromiso sozialak betetzen zituen gainbegiratzeko ardura izan zuen.
Bestelakoak
2015. urtean, Fleur Pellerinek ahotsa eman zion Lémurienne Grimaud pertsonaiari Jul komikilariaren Silex and the City animazio-seriean.[76]
Urte berean, Thibaud Croisy zuzendariak 4 rêves non-censurés en présence de Fleur Pellerin antzezlana sortu zuen. Obra oinarrituta zegoen egileak izandako amets erotikoetan, zeinetan Pellerin bera agertzen zen. Obrak Thibaud Croisyk bere "ministro ikuskatzaile anderearekin" izandako "eldarnio lizunak" irudikatzen ditu.[77] Ikuskizuna, Gennevilliers-eko antzokian lehen aldiz antzeztu ondoren, Bordelen, Paris-Villette Antzokian eta Vanves-eko udaletxean aurkeztu zen. Azken antzezpenetan, ordurako Fleur Pellerinek ministro izateari utzi zionez, obra hasi aurretik 'Une Tombe, une Fleur' izeneko hileta-otoitza errezitatzen zen.[78]
Chevalière de l'ordre national du Mérite (2017)[81]
Commandeure de l'ordre des Arts et des Lettres (ex officio kultura-ministroa izan zelako)[82]
Gran Cruz de la Orden del Mérito Civil (Espainia, 2015eko martxoaren 23a)[83]
Sari satirikoa
Anticor ustelkeriaren kontrako elkarte frantsesaren Pantoufle saria (Paris, 2019ko urtarrilaren 11).[84] "Pantouflage" terminoak, lagunartean, goi-funtzionario batek bere kargua uztean enpresa pribatu batean lan egingo duela adierazten du.[85]
Oharrak
↑Margie Sudre-ek ama vietnamdarra eta aita frantziarra zituen eta gobernuko kidea izan zen 1995 eta 1997 artean, baina Estatu idazkari kargua izan zuen.
↑Frantzian, Zigor Kodearen 432-12 artikuluan definitzen da interesak legez kontra eskuratzearen delitua:
«Agintaritza publiko bat duen pertsona batek edo zerbitzu publikoko misio bat agindu zaion pertsona batek edo hautapenezko mandatu publiko bat duen pertsona batek, zuzenean edo zeharka, edozein interes eskuratu, jaso edo kontserbatzea enpresa batean edo eragiketa batean, baldin eta, egintza gauzatzen den unean, haren gainbegiratze, administrazio, likidazio edo ordainketaren erantzukizun osoa edo partziala badu».
↑Frantzian, "entreprise à mission" (misioa duen enpresa) edo "société à mission" (misioa duen elkartea) terminoek etekinak lortzeaz gain beren buruari gizarte- edo ingurumen-helburu bat ematen dioten enpresa-moduak izendatzen dituzte.
Erreferentziak
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Fleur Pellerin» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-10 data duen 210412581 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
↑(Frantsesez)«Biographie de Fleur Pellerin»TF1 INFO - Actualités du jour en direct : Actualité en France et à l'International 2024-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
↑(Frantsesez)Ferran, Benjamin. (2013-11-28). «Économie» «La France consacre 215 millions d'euros à soutenir ses start-up» Le Figaro: 20.(Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
Richard Lugner (kiri) bersama dengan pelukis Jerman Johann Gassenhuber. Richard Mörtel Lugner[1] (lahir 11 Oktober 1932) adalah wiraswasta Austria yang aktif di bidang industri konstruksi. Ia juga merupakan seorang tokoh masyarakat Wina dan calon presiden yang tidak terkait dengan partai-partai politik di Austria. Lugner lahir di Wina dan memperoleh lisensi kerja sebagai kontraktor bangunan (Baumeisterkonzession) pada tahun 1962 dan pada awalnya berspesialisasi dalam pendirian stasiu...
Об экономическом термине см. Первородный грех (экономика). ХристианствоБиблия Ветхий Завет Новый Завет Евангелие Десять заповедей Нагорная проповедь Апокрифы Бог, Троица Бог Отец Иисус Христос Святой Дух История христианства Апостолы Хронология христианства Ран�...
District of Bangladesh in Mymensingh DivisionNetrokona নেত্রকোণাDistrict of BangladeshClockwise from top-left: Netrokona Circuit House, house of Nirmalendu Goon, Someshwari River near Durgapur, Birishiri lake, Teligati-Atpara roadLocation of Netrokona District in BangladeshExpandable map of Netrokona DistrictCoordinates: 24°53′N 90°44′E / 24.88°N 90.73°E / 24.88; 90.73Country BangladeshDivisionMymensingh DivisionGovernment • ...
Formula Satu musim 1963 Juara Dunia Pembalap: Jim Clark Pemenang Piala Internasional: Cooper-Climax Sebelum: 1962 Sesudah: 1964 Balapan menurut negaraBalapan menurut musim Formula Satu musim 1963 merupakan musim Kejuaraan Dunia FIA Formula Satu yang ke-14, yang dimulai pada tanggal 26 Mei 1963, dan berakhir pada tanggal 28 Desember setelah sepuluh lomba. Di musim ini juga digelar beberapa balapan non-kejuaraan yang melengkapi lomba-lomba resmi. Tampil sebagai juara dunia adalah Jim Clark. ...
Scottish nobleman This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Thomas Lyon-Bowes, 11th Earl of Strathmore and Kinghorne – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (March 2015) (Learn how and when to remove this template message) The Right HonourableThe Earl of Strathmore and KinghorneBorn(1773-05-03)3 ...
Shanta Kumar Ketua Menteri Himachal PradeshMasa jabatan22 Juni 1977 – 14 Februari 1980PendahuluThakur Ram LalPenggantiThakur Ram LalMasa jabatan5 Maret 1990 – 15 Desember 1992PendahuluVirbhadra SinghPenggantiVirbhadra SinghMenteri Urusan Konsumen, Pangan dan Distribusi PublikMasa jabatan13 Okt. 1999 – 30 Juni 2002Menteri Pengembangan PedesaanMasa jabatan1 Juli 2002 – 6 April 2003 Informasi pribadiLahir12 September 1934 (umur 89)Garhjamula, Kang...
هذه المقالة عن المجموعة العرقية الأتراك وليس عن من يحملون جنسية الجمهورية التركية أتراكTürkler (بالتركية) التعداد الكليالتعداد 70~83 مليون نسمةمناطق الوجود المميزةالبلد القائمة ... تركياألمانياسورياالعراقبلغارياالولايات المتحدةفرنساالمملكة المتحدةهولنداالنمساأسترالي�...
Election in Vermont Main article: 1932 United States presidential election 1932 United States presidential election in Vermont ← 1928 November 8, 1932 1936 → Nominee Herbert Hoover Franklin D. Roosevelt Party Republican Democratic Home state California New York Running mate Charles Curtis John N. Garner Electoral vote 3 0 Popular vote 78,984 56,266 Percentage 57.66% 41.08% County results Municipality results Hoover 40-50% ...
烏克蘭總理Прем'єр-міністр України烏克蘭國徽現任杰尼斯·什米加尔自2020年3月4日任命者烏克蘭總統任期總統任命首任維托爾德·福金设立1991年11月后继职位無网站www.kmu.gov.ua/control/en/(英文) 乌克兰 乌克兰政府与政治系列条目 宪法 政府 总统 弗拉基米尔·泽连斯基 總統辦公室 国家安全与国防事务委员会 总统代表(英语:Representatives of the President of Ukraine) 总...
1997 live album by X JapanLive Live Live ExtraLive album by X JapanReleasedNovember 5, 1997RecordedTokyo Dome (December 31, 1995 & 1996)GenreHeavy metal, speed metal, power metalLength51:05LabelWarner Music Japan[1]ProducerYoshikiX Japan live chronology Live Live Live Tokyo Dome 1993-1996(1997) Live Live Live Extra(1997) Live in Hokkaido 1995.12.4 Bootleg(1998) Live Live Live Extra is a live album released by X Japan on November 5, 1997.[2] Supplemental to the prev...
هذه المقالة بحاجة لصندوق معلومات. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة صندوق معلومات مخصص إليها. تغير حدود الإمبراطورية البيزنطية حتى انحدارها شهدت «الإمبراطورية البيزنطية» عدة فترات من النمو والانحدار على مدار نحو ألف عام، بما في ذلك خسائر كبيرة خلال الغزوات العربية ف...
Good luck charmVictorian silver mounted rabbit's foot charm In some cultures, a rabbit's foot is carried as an amulet believed to bring good luck. This belief is held by people in a great number of places around the world, including Europe, Africa, Australia and North and South America. In variations of this superstition, the rabbit it came from must possess certain attributes, such as having been killed in a particular place, using a particular method, or by a person possessing particular at...
Seychelles has reached the epidemiological shift from communicable to noncommunicable diseases.[1] Most communicable and infectious diseases have been controlled or eradicated. In 2014 the World Health Organization reported that the country was on target to achieve the Millennium Development Goals and had addressed some of the social determinants of health. [2] Life expectancy The following demographic statistics are from the CIA World Factbook: The infant mortality rate was ...
Carlo Maderno Carlo Maderno (Capolago, 1556 – Roma, 30 gennaio 1629) è stato un architetto italiano originario dell'odierno Canton Ticino[1][2][3][4]. Formatosi a Roma al fianco dello zio Domenico Fontana, il nome di Maderno è oggi indissolubilmente legato alla facciata della chiesa di Santa Susanna alle Terme di Diocleziano e, soprattutto, alla realizzazione della facciata e della navata longitudinale della basilica di San Pietro. Indice 1 Biografia 1.1 Gl...
نادي هيبرنيان تأسس عام 6 أغسطس 1875 (1875-08-06) (148 سنة) الملعب إيستر رود البلد المملكة المتحدة الدوري الدوري الإسكتلندي الممتاز الإدارة المالك توم فارمر المدرب جاك روس الموقع الرسمي الموقع الرسمي الطقم الرسمي الطقم الأساسي الطقم الاحتياطي الطقم الثالث تعديل مصد�...
تفسير البحر المحيط تفسير البحر المحيط غلاف كتاب تفسير البحر المحيط تفسير البحر المحيط معلومات الكتاب المؤلف أبو حيان الغرناطي اللغة العربية الناشر عدة دور نشر الموضوع تفسير ويكي مصدر تفسير البحر المحيط - ويكي مصدر تعديل مصدري - تعديل تفسير البحر المحيط أحد كت�...
2005 single by Jermaine Dupri featuring Johntá AustinGotta GetchaSingle by Jermaine Dupri featuring Johntá Austinfrom the album Young, Fly & Flashy, Vol. 1 ReleasedJune 14, 2005 (2005-06-14)Recorded2005GenreHip hopLength4:23LabelSo So Def, VirginSongwriter(s)Jermaine Mauldin, James Phillips, Melissa ElliottProducer(s)Jermaine DupriJermaine Dupri singles chronology Get Your Number (2005) Gotta Getcha (2005) I Think They Like Me (Remix) (2005) Johntá Austin singles...
Primera División 2022Campeonato Uruguayo de Primera División 2022 Logo della competizione Competizione Campionato uruguaiano di calcio Sport Calcio Edizione 119ª Organizzatore AUF Date dal 5 febbraio 2022al 30 ottobre 2022 Luogo Uruguay Partecipanti 16 Sito web [1] Risultati Vincitore Nacional(49º titolo) Retrocessioni Albion Rentistas Cerrito Cronologia della competizione 2021 2023 Manuale Il Campionato Uruguayo de Primera División 2022 è stato il 1...