Flavio Magno Aurelio Kasiodoro (Scylacium, Calabria, 480 – Bruttium, 575) politikari eta historialari latinoa izan zen.
Goi-mailako karguak izan zituen ostrogodoek Italian agintean zeudenean; Teodorikoren eta Alarikoren ministro izan zen, besteak beste. Monasterio bat sortu zuen, Vivarium izenekoa. Bertan antzinako eskuizkribu asko kopiatu ziren; lan hura oso lagungarria izan zen kultura klasikoa hobeto ezagutu ahal izateko. De anima (filosofia tratatua), Variae, Chronica: Historia Gothica (12 lib.) eta De institutione divinarum et saecularium litterarum ditu lan azpimarragarrienak.
Erreferentziak