Final Destination (euskaraz Azken Helmuga), 2000ko James Wong hongkongdarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Devon Sawa, Ali Larter, Kerr Smith eta Tony Todd aktoreek antzeztu zuten.
Final Destination 2 (2003), Final Destination 3 (2006), The Final Destination (2009) eta Final Destination 5 (2011) jarraipenak dauzka.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2000ko maiatzaren 13a, Alex Browning (Devon Sawa) ikasle gazteak Parisera joateko bere lagunekin batera Boeing 747 hegazkinera igotzean bihozkada bat izango du: zeozer txarra gertatuko dela, hortaz hegazkina aireratu baina lehen lurrean geldituko dira. Baita gertatu ere, hegazkinak istripua izan eta bidaiari guztiak bertan hilko baidira. Hortaz, gazte taldeak Alexen bihozkadari esker beren biziak heriotz ziur batetik salbatu dituztela usteko dute. Baina patua ez oraindik garaitua izan...
Aktoreak
Kanpo estekak