Fillas de Cassandra Vigon 2022. urtean sorturiko musika taldea da, María SOAk eta Sara Farok eratzen dutena.
Galiziako musika tradizionala eta soinu modernoak uztartzen dituzte feminismoa eta greziar mitologia landuz[1].
Ibilbidea
Maria eta Sara, biak dira vigotarrak, eta Feminismoaren inguruko jardunaldi batzuetan ezagutu zuten elkar[1]. MaríaSOAk ahotsa, perkusioa eta pianoa jotzen du eta Sara Farok ahotsa eta perkusioa.
Doinu tradizionalak berreskuratzen dituzte eta hitz berriak gehitzen dizkiote, poparen, musika elektronikoaren eta klasikoaren eraginak uztartuz. Ikusleak ere parte hartzen duen antzezlana osatzen dute oholtzan.
2022an Luar telebista saioan "Lisístrata" abestiarekin egin zuten debuta eta ondoren Galiziako areto ugaritan aritu ziren[2].
2023an Acrópole diskoa atera zuten, taldearen estreinakoa, eta emakumezko heroi mitologikoak agertzen diren antzezlan klasikoaren itxura du. Antigona, Pandora, Eko, moirak eta Dafne eta Sirinx ninfak agertzen dira diskoan[3].
Diskografia
Sariak
- aRi[t]mar Saria (2023), Galiziako 2022. urteko musika talde onenari
Erreferentziak
Kanpo estekak