Fibrosi kistikoa edo mukobiszidosia gorputz osoa kaltetu dezakeen gaixotasun hereditarioa da, ezintasun progresiboa eta heriotza goiztiarra eragiten duena. Lehenago pankreako fibrosi kistikoaren izena hartzen zuen, baina gaur egun F.K. baino ez.
Eritasuna umeek jasaten dute nagusiki, eta pediatria arloan tratatzen dituzte. Baina badago mota bat helduek pairatzen dutena, neumologiaren zerbitzuetan tratatutakoa.
Gaixotasun honek oinarri genetiko dauka, eta herentzia azpirakorraren bidez transmititzen da. Gaitza gene baten mutazio batean du jatorria, 7. kromosoman dagoen gene batean. Ondorioz, zelula mintzetankloro ioiaren garraioan parte hartzen duen proteina okerra sortzen da, bere lana zuzen egiten ez duena eta gaitza eragiten duena.
Tratamendua
Ez dago gaixotasuna sendatzen duen tratamendurik. Gaur egun antibiotikoak erabiltzen dira gerta daitezkeen infekzioak tratatzeko batez ere, bai eta bestelako sintomak sendabide batzuk ere.