Fibrilazio bentrikularra edo bentrikuluko fibrilazioa[1] erritmo bentrikularraren nahasmendu takikardikoa da, bentrikululuetan jarduera elektrikoaren antolamendua erabat galtzearen ondorioz gertatzen dena. Bihotzeko maiztasun irregularrarekin eta EKGn formaz eta anplitudez oso aldakorrak diren potentzial-aldaketekin agertzen da, gorabehera oso txikietara iristeraino, betiere hemodinamikoki eraginkorrak diren bihotzeko uzkurdurarik gabe. Fibrilazio bentrikularrak izaten dira bat-bateko heriotzaren arrazoirik ohikoenak, esaterako miokardioko infartuan, birika-bihotzean, elektrokuzioan, etab.[2]Desfibrilazioa tratamendu eraginkor bakarra da.