Fernán Gonzálezen arkua Burgos hiriko garaipen arkua da. XVI. mendean eraikia, Herrerar arkitektura estilokoa da.
Historia
Arkua Fernán González etxea zegoen orubeen gainean eraiki zen, haren omenez. 1584 eta 1587 artean egin zen Juan Ortega de Castañeda harginaren agindupean.
Ezaugarriak
Eraikinak bi alde handiak ditu. Lehenegoan erdi puntuko arkua da elementu garrantzitsuena; bi albotan Toskana estiloko zutabeak ditu. Bigarren atalean erregearen, Burgoskoaren eta Gaztelakoaren armarriak daude. Halaber, Fernán Gonzálezen aldeko Frai Luis de León idazlearen testu batez kartela ikus daiteke.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo loturak