Fernando Meirelles (São Paulo, 1955eko azaroaren 9) Brasilgo zinema zuzendaria da.
Arkitektura ikasten ari zelarik, Meirelles film experimentalen eskutik murgildu zen zinemagintzan. Telebistan aritu ondoren, iragarkien zuzendaria bilakatu zen. Munduan zehar ezaguna egin zen Cidade de Deus filmarekin, zeini esker zuzendari onenaren Oscar izendapena jaso zuen. Irabazi ez arren, Ameriketako Estatu Batuetan lortutako ospeak Hollywooden sartzea ahalbidetu zion. Honela, 2005ean, The constant gardener filma egin ahal izan zuen.
Filmografia